Katanga

%A, 16UTCSat, 16 Nov 2019 06:43:19 +0000 %e. %B %Y in Dolua, Humanizazioa, Onkologikoak

UdazkenaUdagoienik udazkenena izaten ari da aurtengoa. Azken urteotako miraria, uraz blai, berdeek, gorriek, horiek, laranjek eta marroiek mozkortuta. Emankorra. Poz-pozik.

Debagoieneko ospitalea ere udagoienak hartu du. Bata bertzearen atzetik ospitaleratu eta hil dira aspaldiko gaixoak eta aste hauetan ezagututakoak. Onkologikoak eta ez direnak. Tartean, rokero zahar bat baino gehiago. Tarteka, batzuk etxean bertan hiltzen dira, besteak geurean. Sagarrez sagar. Galdetzen badidazue ea geuk zelan kudeatzen dugun emozionalki hau guztia, erantzuna argi dago. Norberak ahal duen moduan.

Esperientziak laguntzen du, nire kasuan, eta kontuari aurrez aurre begiratzeak. Eta aitortzeak nik ere dolua egin behar dudala pazienteekin, batzuekin lan handiagoa eskatzen didala, edukitako harremanaren arabera, prozesua zelakoa izan denaren arabera, zenbat iraun duen, agurrik egon den ala ez. Abiatzen gara errealitate batetik: Sagarrak baino pertsonak direla (garela). Batzuk gorriak, bertze batzuk berdeak, horiak, laranjak edo marroiak. Humanizazioak hau dakar, sentitzen dugula, existitzen garela.

Katanga Kongoko hegoaldearen eskualdea da, Zaire izandakoa. 1960-1970eko hamarkadetan independentziaren aldeko mugimendua egon zen, mugakidea den Angolarekin lotutakoa. Akaso honengatik edo auskalo zergatik, Arrasaten Katanga izeneko taberna egon zen. Ez dut ezagutu, suposatzen ari naiz desagertu egin zela. Baina ezagutu dudana bertako familia kide bat izan da, lankidea ere izandakoa. Saltsa askotako perrexila, bertzeak beste Mondragoeko danborradarena. Errealzale leiala, alaia, limurzalea. Urte onetan berarekin ospitalean gurutzatzeak zekartzan loreak, hitz ederrak eta muxuak. Bizipoza.

Haren alboan egoteko zoriona eduki dut, haren azken egunetan. Asteak pasatu dira hil denetik, baina orain etorri zait barrukoa husteko aukera. Eskerrik asko R, bihotzez, konfiantzagatik.

 

 

1 response to Katanga

  1. Kaixo Iñaki, sortu duzun alegría hobezina da!! Bizitzaren zuhaitza(sagarrondo bat), personal(kolore desberdinetako sagarrak , vaina kolorezko laranjak ere badaude?) ,eta heriotza(zuhaitzaren fruituen erorketa). Iaz arte(gaixo baten de idea izatean) ez nuen ezagutzen zure lana zainketa aringarrietan, Debagoieneko ospitalean. Profesionales humanizazioaz hitz egiten duzunean Edo ” tratu gizakiaria”, gaixoak eta senideak ahultasun eta ziurgabetasun egoeran gaude eta beti empatía, maitasun eta komunikazio jarrera behar dugu. Vaina, deshumanizazioa ere badago: minarekin arardura gabetasuna izan; zenbaki besterik ez direla sentitzen duten gaixoak; osasun
    sistemaren engranaje hutsa bat bezala LAN egiten duten profesional batzuek adibidez. “Sendatzen ez zarela onartu dezakezu,vaina ezduzu onartzen zaintzen ez zaituztela”. Katana eskualde horretan erabiltzen ziren kobrezko gurutzak izan daitezke , monetak ziren. Azkenik jarraituz horrela zure ideiak eta esperientziak interesgarriak konpartitzen….

Leave a reply

Deine E-Mail-Adresse wird nicht veröffentlicht. Erforderliche Felder sind markiert *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Springe zur Werkzeugleiste