Death Cafe Euskadi

%A, 22UTCSat, 22 Feb 2020 07:54:21 +0000 %e. %B %Y in Bizi gara!, Dolua, Humanizazioa, Zaintzaileak, Zarautz Errukitsua

ElurraBilboOrain dela 6 urte abiatu zen HUCI mugimendua Madrilgo ospitale batetik mundura, zainketa intentsiboak humanizatzeko ekimen iraultzailea, Gabi Heras buru. Azken urteotan ezagutu dudan sare interesgarrienen artean dago, zalantza barik, eta Granadako jardunaldietan parte hartzeko eta bertatik bertara ezagutzeko plazerra eduki nuen 2017 maiatzean.

Bi hilabete lehenago, 2017ko martxoaren 23an, HUCIk koordinatu zuen Death Cafe masibo bat aldi berean Penintsulako eta Latinoamerikako 20tik gorako lekuetan, besteak beste Zarautzen (eta Gasteizen, Madrilen, Bartzelonan, …). Hori izan zen Gipuzkoan egindako lehenengo DCa, Amaia Arcek eta biok antolatu genuena. Hilabete batzuk lehenago, Gasteizen, egin zuten lehendabizikoa Euskal Herrian eta espainiar estatu guztian, Naomi Hasson eta Iñaki Saralegui izan ziren aitzindariak. Getxo izan zen lehenengoa Bizkaian.

Hiru urte geroago, 2020ko martxoaren 23tik 27ra, Euskal Autonomia Erkidegoko 20tik gorako tokietan antolatuko dugu DCa, Zarautzen gure herrian ere bai. Eta zoriak ekarri du egun horietan Iruñean ere deitu izana. Gune bat sortu dugu Facebooken eta bertan kontsultatu daitezke egunak eta udalerriak, Death Cafe Euskadi izenekoa. Pozgarria da ekimen hau gure lurraldean zein harrera ona eduki duen antzemateak, eta zenbat pertsona mugitzen ari dira ilusio handiz honen atzetik. Sare mundiala sortzen ari gara.

Azukrerik gabe (“Ur Handitan”, ETB1).

 

1 response to Death Cafe Euskadi

  1. Aurrean duzuen erronka lortzeko jarri duzuen ilusioa eta konpromisua, oso ondo transmititzen dituzu, pausoz-pauso eta tantaz-tanta bidaiarekin jarraituz eta ekimena mundura zabalduz. Ez gaudela prest heriotza hitz egiteko,argi dago, beti biziko garela uste dugulako izango da (norbaitek hilezkor bat ikusiko zuen). Beldur hitza da erabiliena, baina besteren heriotzaren esperientzia baino ez dugu!!.Beti presio eginda ere bizi gara .”Heriotza hain ziur dago zu harrapatzeaz,bizitza baten abantaila ematen dizula”. Azkenean orainaz indar eta adimen gehiagorekin eta gure helburuak betez bizi eta gozatu beharko dugu.

Leave a reply

Deine E-Mail-Adresse wird nicht veröffentlicht. Erforderliche Felder sind markiert *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Springe zur Werkzeugleiste