Prototxeloa

%A, 06UTCFri, 06 Mar 2020 17:35:32 +0000 %e. %B %Y in Mendian Hil Hirian Hil

prototxeloaNonbaitetik ekin behar diogu proiektu berriari. Esate baterako soinu-bandatik. Arimaren musikatik. Eta hamaika aukeretatik, zergatik ez esperimentatzea. Zergatik ez konbinatu egurrezko musika tresna bi, bata tradizio klasikoarekin lotutakoa, nahiz eta prototxeloa ere izan daitekeen. Eta bestea, baserri mundutik kalera ekarritakoa azken hamarkada hauetan, Artze anaien eskutik lehenik eta behin.

Mendiko oihartzunak Himalaietakoak izan daitezke, gainera, baina baita askoz gertuagokoak ere. Edo adibidez Kilimanjarokoak. Musikaria bera ere eskalatzailea izan daiteke. Edo ikus-entzunezkoen kooperatiba batean lan egitea. Hileta zibilen mundu berrian sartu, gaztetxeetan, kontserbatorioan, tabernetan, martxan dagoen dokumental honen soinu-bandan…

Menditerapia. Musikoterapia. Biek garuneko eskuin hemisferioa garatzen laguntzen dute, intuizioarena, sormenarena, izpirituarena.

Leku batetik edo bestetik hasi, baina ilusioz.

 

 

1 response to Prototxeloa

  1. Egia da!! Musika- Mendiarekin gure zentzumenek gozatu dute eta gure guruna aktibatu egiten da. Ariketa bat egiten; emozion bakoitzerako musika mota bat dago,horretarako tresna aproposa bilatu besterik ez da egin behar. Hirurak ezin dira hobeak. Txalapartak , poza eta maitasuna iradokitzen dizkit, prototxeloa sumina eta nostalgia eta The Kilimanjaro , tristura. Baina hau mendiaren hasiera baino ez da, tontorrera iristeko laguntza gehiago behar da, gidoia, irudiak,ahotsa,lana,eta ilusioa,besteak beste. Baina lortzen duzunean, eta arrakastaz, horrek, erronka batzuk martxan jartzeko motorra izan behar du.

Hinterlasse einen Kommentar zu ANA Antworten abbrechen

Deine E-Mail-Adresse wird nicht veröffentlicht. Erforderliche Felder sind markiert *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Springe zur Werkzeugleiste