Inor ez da terrorista jaio

%A, 11UTCWed, 11 Mar 2020 17:23:30 +0000 %e. %B %Y in S(u/a)minetik bakera

HernaniGoiko esaldia Achaleke Christian Leke aktibista kamerundarrak bota du. Indarkeria bete-betean ezagutu zuen haurtzarotik, eta hain zuzen ere horregatik badaki nola lagundu hango kartzeletan dauden hainbat presori. Izan ere, Boko Haram-ekoak ere ez dira terrorista jaiotzen.

Gernikako SBren emanalditik bueltan, “Bakearen Hiria. Elkarrizketa” izeneko bideo interesgarria ikus-entzun izan dut, Gernika Gogoratuz-ek ekoiztua. Bertan bi pertsonek parte hartzen dute, bi alemaniarrek: Dieprand von Richtofen alde batetik dugu, eta bestetik Karl Benedikt von Moreau. 1937ko bonbardaketan parte hartu zuten soldadu biren senideak dira, eta hamarkadak geroxeago Gernikara hurbildu dira herria ezagutzeko. Barkamena eskatzeko beste modu bat. Euren senideak ere ez ziren ba jaioko herritar zibilak bonbardaturik erailtzeko, pentsatu nahi dut.

Atzo bestela, Hernanin aurkeztu genuen SB. Egun batzuk lehenago, auto istripu batean 3 pertsona hil ziren bertan herri horretan. Bat-bateko heriotza hauek eragindako doluak desberdinak dira indarkeriek eragindakoekin alderatuta. Baina hutsuneak eta sentimenduak hain desberdinak dira?

Orain dela asteburu bi “El País Semanal” aldizkarian “Hernani, paisaje después de ETA” izenburuko erreportajea argitaratu zuten. Azken hamarkadetan indarkeria politikoek (edo deitu nahiago duzun moduan) utzitako ondorioak aztertzen dituzte, ondo datorren memoria ariketa delarik. Artikuluan, baina, ez dute jaso bertako udalak urte hauetan egindako lana elkarbizitzaren alde. Esate baterako “Bizikidetza Hernanin, iraganetik etorkizunera” izeneko zikloa. Atzo hasi genuena gure aportazioarekin, eta datorren astean amaituko dena “Bizimiñak” antzezlanarekin.

Biktima guztiak esaten dugunean, horixe esan nahi dugu ziur aski.

“Ez naiz heroi jaio, ez naiz biktima jaio”. (‘Lerro zuzena non’, Ruper Ordorika).

2 responses to Inor ez da terrorista jaio

  1. Jokaera mota batekin jaiotzea?Iraganeko garaietatik, filosofoak, zientzialariak,soziologoak… motibatzen galdera da. Bakoitza bere ikuspuntutik baina, uste dut denak osatzen direla. Filosofoak batzuentzat orri zuri bat bezala jaiotzen gara, baina ingurumenak,kulturak, hezkuntzak eta orokorrean une bakoitzeko zirkunstantziek orientatzen gaituzte. Une honetan, denak, COVID19-aren albiste eta ondorioetan zentratuta ibiliko dira. Baina Ruper Ordorika, poetak, abesten duen bezala: “Baita egunik ilunenean ere berresten da eguzkia. Egunero albisteen gainetik doa. Egia da!!!…..

  2. ANIMO , AURRERA!!! Zer egingo genukeen zuen ahaleginik gabe, amesgaizto honekin amaitzeko. HANDIAK ZARETE!!!!!!

Leave a reply

Deine E-Mail-Adresse wird nicht veröffentlicht. Erforderliche Felder sind markiert *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Springe zur Werkzeugleiste