Mila hildakotik gora

%A, 15UTCWed, 15 Apr 2020 09:06:57 +0000 %e. %B %Y in Bizi gara!, Humanizazioa, Onkologikoak ez direnak, S(u/a)minetik bakera

Covid19MapaZenbakiekin neurtzen ditugu osasun datuak, hondamendien ondorioak, hauteskundeen emaitzak, indikatzaile ekonomikoak, greben jarraipen maila… Zenbat hildako, zauritu, sendatu. Zenbat ospitalean, etxean, ZIUetan. Kurbak, portzentajeak, mapak. Filosofia paliatibistaren arabera, badakigu zenbaki guztien atzean izen-abizenak daudela, biografia zehatzak. Humanizazioaren mugimenduan argi adierazten dugu pertsona bakoitzak axola duela.

Aldi berean, neurketak behar ditugu kokapena behar dugulako, non eta nola gauden jakiteko momentu bakoitzean. Mila hildakotik gora daramagu pandemia hasi zenetik Araba, Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoan. Hau guztia hastear zegoela, ahots ugari altxatu ziren goseteak mundu mailan eragindako zenbaki lizunak gogorarazten: 8.500 ume hiltzen dira egunero desnutriziogatik munduan, adibidez. Azkar irakurtzen diren datuak eta zailak direnak benetan barneratzen.

Mila hildakotik gora, ETAk eta beste talde hiltzaile batzuk (GAL, BVE…) 50 urteetan zehar zenbaki hotz horiek laga zituzten, atzean izen-abizenak eta biografia zehatzak dituztenak. Zerrenda luzea da 5 hamarkadetan 4 probintzietan, 7 probintzietan, Katalunian, Espainian. Horien guztien artean, bi pertsonen istorio konkretuak ekarri genituen SB proiektuan gogora, bi aita, bi alaba.

Zenbakiak. Suizidioarenak ere hausnatzeko modukoak dira. Zenbat hildako eragiten dute egunero minbiziek 4 probintzietan? Zenbat Alzheimerrak hilabetero 7 probintzietan? Biriketako Gaixotasun Butzatzaile Kronikoak Espainian? Bihotz Gutxiegitasunak Frantzian?

Zorion Nazional Gordina ez da zenbakietan bakarrik neurtzen. Hor sartzen dira faktore kualitatiboak ere, kontzeptu abstraktuak, ikusezinak, ukiezinak: ongizate psikologikoa, osasuna, denboraren erabilera, hezkuntza, aniztasun kulturala, erresilientzia, gobernu ona, komunitatearen bizitasuna, aniztasun ekologikoa eta bizitza standardak.

Bhutan da azken kontzeptu global honen sustatzailea. Mapan begiratzen baduzue, Himalaiako ekialdean topatuko duzue.

 

 

1 response to Mila hildakotik gora

  1. A2. Gauden informazioaren aroan, komunikabide guztiek datu objektiboak,baina ez hain zehatzak,nagusiki, kuantitatiboak, eskaitzen dituzte. Aitzitik, argi eta garbi uzten duzu, Iñaki, filosofía paliatibista eta humanizazioa,interpretazio indibidualak eta ez orokorrez gidatzen dituztela eta galderei erantzuten dietela. Zergatik?, Nola? Non? Baina bi kontzeptu horiek aldatuko dira osasunaren eraldaketa digitala iristen denean?. Buthanen ere bere garapen-filosofia pertsonengan zentratzen da; Zoriontasunak, ekonomia baino garrantzitsuagoa izan behar du. Modernitatea finkatzen ez den bitartean, izango da posible. Oraindik pribilegiatu batzuek bakarrik bisitatzen dute, misterioz betetako leku bitxi hori eta trekkingaren paradisua. ” Zoriontasunaren herrialdea”. Momentuz irudimena besterik ez da geratzen.

Leave a reply

Deine E-Mail-Adresse wird nicht veröffentlicht. Erforderliche Felder sind markiert *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Springe zur Werkzeugleiste