Hiltzeko beldur barik
%A, 22UTCMon, 22 Jun 2020 16:21:41 +0000 %e. %B %Y in S(u/a)minetik bakera
Hiltzaileen buruan eta biografian arakatzea lanak eskatzen dituen ariketa da. “Paradise Now” (Hany Abu-Assad, 2005) akaso izango da ikus-entzun dudan pelikularik inpaktanteena zentzu honetan. Zelan prestatzen diren mutil gazte palestinar bi atentatu suizida bat egiteko. Zeintzuk diren zergatiak, indarkeria praktikatzeko arrazoiak, paradisura lasterbidetik iristeko. Bizitzeko urte mordo bat aurretik edukita, bizitza galtzeko beldur barik jokatzea.
Antzeko helburuak ditu Anna Teixidor kazetariak “Sense por de morir” liburuarekin (Pòrtic, 2020). Zer ote zegoen Rambletako eta Cambrilseko atentatuak egin zituzten “Ripolleko mujahidin” haien buruen barruan, 2017ko abuztuaren 17an? Zelan bihurtzen den hiltzaile pertsona gazte bat erlijioaren (!) izenean? Interesgarria da horrelako barrunbeetara hurbiltzea, behin eta berriz errepikatu diren atentatu mota hauek ulertzen saiatzeko.
Liburuaren beste helburu bat izan da atentatu hauen atzean ea egon den beste ardurarik ikertzea. Esku zikinak ezkutatzen dituzten sekretu ofizialak. Aste hauetan, 1980ko hamarkadetan 27 erailketa egin zituen GAL erakundearen atzean ezkutatzen ziren esku zikinen “sekretu” ofizialak berriro azaleratu dira. (Ingelesezko Wikipedian sartuz gero, honi buruz zalantza gutxi dituztela irakur dezakezue).
Egia jakitea beti da garrantzitsua, eta horren bidez justizia lortzea. Emaitzak, halabaina, ez dira beti gogobetegarriak. Alderantziz, etsigarria da kasu askotan (edo gehienetan). Bihotzak altxatzen dituena (neurea bai behintzat), enpatia eta elkartasun adierazpenak nabaritzea da, bestela. Ustez “aurreko lubakian” egon beharko ziren pertsonek horrelako keinuak egiten dituztenean… Miresgarria da. Eta, hoberena, ausardia hori daukan jendea egon badagoela. ETAren biktimak GALen biktimei elkartasuna adierazten, eta alderantziz,
Ulertzen saiatzea, behintzat.
Letzte Kommentare