You are browsing the archive for 2013 八月.

Bigarrenean eta argi laburrekin

%x %A in Sin categoría

argilaburrakAurten ere uda partean Zainketa Aringarrietako Unitatean lan egiten ari naiz, nire lankidearekin oporrak txandakatzen. Bestela Etxeko Ospitalizazioan nabil, eta saihestezina da bi arloak konparatzea momenturen batean. Aurreko lan esperientziekin konparatzea ere ezin da ebitatu, baina elementu guztiekin batera irudi bat etorri zait burura:

Auto bat gauean eta barruan norbera. Ospitaleko lana egitean normalean 4. martxa sartuta zoaz, eta sarritan 5.a ere bai, argi luzeak piztuta, bidea hobeto ikusteko eta aurkako norabidean datorrena lehenago antzemateko. Sendatzeko lanak egiten dituzunean bidearen luzerak inporta du, ahalik eta luzeen hobeto. Kalitatea ere garrantzitsua da, zenbat eta bihurgune eta oztopo gutxiago hainbat eta hobe.

Arintzeko lanekin desberdina da, 2. martxa da egokiena, gehienetan hor konstante, aldatu barik, eta argi laburrak piztuta, leun-leun. Aurrean bide zuzena topa dezakezu, argazkian bezala, eta fondoan hiri bat. Edo bihurguneak, bueltan zer dagoen ez dakizula. Kasu batean edo bestean, funtsean, ez da hain garrantzitsua zenbat kilometro daukazun aurrean jakitea. Kantitatea ez, baina kalitatea bai dela funtsezkoa. Bidaia lasaia eta amaiera ere arazorik gabe gertatzea. Izan ere, auto horretan gaixoa zurekin doa, edo zu berarekin. Kotxea gidatzen zoaz, eta motel joan ezean ez duzu lasai entzun ahal izango esan behar dizun guztia, adi egon behar zatzaizkio errepideari baina batez ere ondoan daukazunari.

Eta horretarako ezinbestean da bigarrenean eta argi laburrekin joatea.

Maite zaintzen duzun hori

%x %A in Zineman

amareneskuakHurrengo hilabetean Donostiako Zinemaldia dator, zinemazaleentzako topalekua, are gehiago lurralde honetan bizi garenontzat. Aurtengo edizioan pelikula erakargarria estreinatuko dute “Zinemira” sailean, datorren irailaren 27an.

Mireia Gabilondo bergararrak zuzendu du film luze hau, Karmele Jaio gasteiztarraren izen bereko eleberrian oinarriturik, ezagunak ditugun osagaiak erabiliz eta publiko orokorrari eskainiz: Luisak Alzheimer gaixotasuna dauka, erietxean Nerea alabak zaintzen du eta iraganaldiko kontu batzuk azaleratzen dira. Alabak ospitaletik kanpo ez daukan lasaitasuna bertan nolabait topatzen du. Emakumezko protagonistak, emakumezko idazlea eta zinema zuzendaria. Euskarazko zinema gero eta muga gehiago apurtzen dabil azken urteotan, topikoetatik haratago geure arloko gaiak ukituz ere bai, pozgarria zinez. 

Estreinaldia iritsi bitartean, egin klik hemen trailerra ikusteko.  

 

Info+: http://sustatu.com/1377262700494

Sareari esker

%x %A in Sarean

scottsimonSECPAL-eko Facebook-en txokoan irakurri dut artikulu eder hau, “How Social Media Is Changing The Way We Approach Death” izenburukoa. Hari beretik, “Artmemori”  blogean beste hau eskegi dutela irakurri dut: “Internet revoluciona la expresión del duelo”. Testu bietan aipatzen dute pertsona bera, hilzorian zegoen amaren alboan egon den Scott Simon irrati esatari estatubatuarra (argazkian). Twitter-ren bidez kontatu ditu amaren azken egun horiek zelakoak izan diren eta, esaten dutenez, 1.000.000 pertsona baino gehiagok jarraitu dute haria pasa diren uztailaren 22tik 29ra.

Geure maila txikiagoan, beste pertsona batek iraultza egin zuen Sarean ere bai, Joxe Aranzabal irakasle arrasatearrak. Askok ezagutuko duzue “Sustatu” plataformaren testu sorta gogoangarri horregatik (“Medikuak esan dit minbizia dudala”). Bai, komunikatzeak laguntzen du, kontatzeak, entzuteak, idazteak, irakurtzeak, azaltzeak, aitortzeak, barrualdea husteak…

Pantailaren edo jendearen aurrean.

Egia esan

%x %A in Literaturan

Perumagdalena

Norbait lurperatzen baduzu, lur azpian nola sartzen den ikusten baduzu fisikoki (horrelako gauzak hobe da konprobatzea), gogoak klak egiten du. Aurrera. Plik. Next. Minak berdin jarraitzen du zugan. Mina ez da zerbait fisikoa. Metafisikoa akaso. Baina gorpua ez dago inon, ez da gorputz. Eta minaren anorexiatzeari ekin diezaiokezu. Mina barazkijaletu, makrobiotikatu, gardena egin bere denborazko dieta. Eta mina bere berezko errekan desagertuko da. Lur hartzea, lur ematea. Zelako adiera atsedentiarra. Zelako bakea. Lurpera nazatela neu ere, hiltzen naizenean, fantasma moduan gera ez nadin inongo kaletan zehar ezarian, galtzetin zikinaren barru usaintsuak inon aireatzen.  

Peru Magdalena. “Egia esan” (Elkar, 2013).

Profile photo of admin

by admin

(English) Dokumentalak geureaz geurean

%x %A in Zineman

对不起,此内容只适用于English

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

跳至工具栏