Julián

%x %A in Aulki Hutsak

errenteriaBadaude lekuak bereziki markatuta daudenak. Historia garaikideak Baskistan osoa markatu du modu arras konplexuan, eta herri honen izena(k) aipatzean kontu batzuk etortzen zaizkigu burura kanpotarroi, eta ez beste batzuk. Oraindik ere. Oso ondo kontatzen zuen Julianek, ezaugarri kolektibo batzuk baldintzatzen dute eguneroko hainbat gauza. Adibidez heriotzaren aurreko jarrera.

Historia garaikidean ez ezik, Erdi Aroko garaietatik gutxienez hainbat gertaera ilunek markatu dute Eliza katolikoaren ibilbidea, jatorrizko filosofia erabat itxuraldatu eta are usteldu ere arte. Benetako mezuak zeintzuk ziren ahaztu arte.

Zorionez, ahari talketatik at, mendian badaude ahuntzak, ardiak baino askeago bizi direnak. Herriari beste kolore bat ematen diotena, kanpokoek gehienetan jakin barik. Su artifizialik gabe, baina beste argitxo batzuk pizten dituzten argitxoak dira. Kutsakorrak, umoretsuak, maitagarriak.

Azken hilabeteotan Julian Etxeberria ezagutu dut, eta zalantza barik Errenteriaren, Oreretaren eta Elizaren beste aurpegi tamalez ezezaguna ondo ordezkatu du. Gauza asko transmititzen duen pertsona horietako bat izan da. Dolua jasangarriagoa izateko herriko jende mordoari lagundu diona. Pasa den astean bat-batean bere argia itzali den arte.

Erabat ados gaude Julian, hiletak (erritoak) garrantzitsuak dira, eta zeurean ez dut esango herri osoa zegoelarik, baina bete-beteta zegoen parrokia. Emozio asko somatu nuen, besteak beste erein zenuen maitasuna.

Ezin izan dizut ganoraz eskertu zeure parte hartzea, baina hurrengo hilabeteetan dokumentala amaitu, borobildu eta plazaratuko dugu.

Are argitxo gehiago pizteko.

1 response to Julián

  1. Azken mendean sufrimenduak bereziki markatutako beste herri batzuen artean, arrazoi batengatik edo bestearengatik, Gernika eta Ermua ditugu. Sinbolo bihurtuta zentzu batean edo bestean.

Leave a reply

电子邮件地址不会被公开。 必填项已用*标注

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

跳至工具栏