You are browsing the archive for 2014 五月.

(English) 6 hilabete ondoren

%x %A in Aulki Hutsak

对不起,此内容只适用于English

Aldez aurretik

%x %A in Dolua

zazpikaleakJaio zaren lekukoa zara? Haurtzaroa igaro duzunekoa? Gabonek eta udako oporrek garrantzi handia zeukaten nire haurtzaroan, beste hainbat umeren bizitzetan daukaten moduan. Eta une zoragarri horiek Bizkaian pasatzen genituen guk, Leioan eta Lekeition. Eta Bilbo? Konstante bat izan zen denbora hartan guztian: Bilbokoa zen aitak lan egiten zuen bankua, Diasporan bizitzeko bideratu gintuena bestalde. San Mamesen ikusi nuen nire lehenengo futbol partida, bizitzak aurreko espaloira eraman ninduen arren. 1983ko uholdeen lekuko mutua eta izutua izan nintzen. Geroxeago Aste Nagusiak Sanferminek baino hobeto harrapatu ninduen. Eta euskara gipuzkoarren kontua omen bada ere, eduki ditudan irakasle ia guztiak bizkaitarrak izan dira.

Orain dela 18 urte egunerokoa da Bilbo nire bizitzan. Lehenengo lantokia, lehenengo etxe propioa. Maiderrekiko harreman ia osoaren zaindaria. Pello eta Aioraren sorlekua. Familiaren topagunea eta lagun taldearena. Hainbat (eta hainbat) bizipenen eszenatokia. Etxea maiuskulaz. Euria, burdina eta rokanrola. Galdutako zirimiriaren hiria, zazpikaletarra, nirea.

Eta laster “sarri arte” esan behar, beste dolu bat. Badakit itzuliko naizela behin eta berriz, aitzakiak ez dira faltako. Akaso handitan Pello eta Aiora ere bai, ikastera edo dena delakora. Eta auskalo zer nolako erreferentzia izango da beraientzat, bihotzetik zenbat, burutik zenbat. Baina aldez aurretik mila esker hor egoteagatik. Beti.

Bigarren mailako errepideetatik (2)

%x %A in Aulki Hutsak

leintzgatzagaAntzuolatik hurrengo geralekuko herri txikira, aulki hutsetako trenak hainbat geltoki pasatu ditu dagoeneko. Azkena geltoki handia eta ederra izan da. Jende mordoa montatu zen, aste honetako herri txikiaren biztanle guzti-guztien erdia baino gehiago. Aurretik geltoki are handiagoak ditugu zain, goruntza begiratu eta zorabiatzeko modukoak. Beste helmuga batera iristeko trenaren ordez hegazkina hartu beharko dut, baina hori irailean izango da.

Etzi Leintz bailarako burua daukat zain. Dorletako inguruneak ezagutzen ditut, santutegia eta Arlaban aldeko bestea. Behin lagun batzuekin nahastuta ibili nintzen, eurak batean eta neu bestean. Gatzaren museoa zain daukat ordea, baina hori ez da etzi iritsiko, akaso datorren astean baizik. Bigarren mailako errepideetatik joango naiz orduan Gipuzkoako herri txiki honetatik beste batera, Arabako herririk euskaldunenera.

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

跳至工具栏