You are browsing the archive for 2014 九月.

(English) Berriro martxan

%x %A in Aulki Hutsak

Eivissa3Bi hilabete opor luze gozatu ostean, aste honetan bidera itzuli gara berriz ere “alabarik txikiena” eta biok. Errepidearen ordez hegazkina hartu dugu eta lehenengo aldiz Penintsula utzi eta uharte batera jauzi egin dugu, Mediterraneo aldera, beste mugarri bat ipiniz. Jende gehienak Eivissa beste kontu batzuekin lotzen badu ere, bigarren mailako bideetatik gabiltzanok esperientzia ezberdinak eduki ahal izaten ditugu. Eta neuretzat hala izan da, bisita laburra baina zoragarriki gogobetegarria.

Ondo etorri ba udazkena, laster “Cine Invisible” nazioarteko zinemaldian egongo gara, ziur aski bakarra izango ez dena. Herriz herri ere segituko dugu, lasaiago hori bai. DVDen banaketa martxan dagoelako uda honetatik hainbat udalerritako liburutegi publikoetan zehar, hala EAEn nola Nafarroan. Eta geure lurraldetik kanpo, beste geraleku batzuk ditugu zain: Segovia, Berga, Monzón,…

Bidean osterantzean.

Marisa

%x %A in Dolua, Zineman

marisaEmakume baten kuraia minbiziaren aurrean zutik. Ileordearekin txantxak eginez. Gabonak, elurra Gasteizen. Legutioko paraje hezeak. Eta inguruko senideen dolua eta omenaldia. Dokumental eder batean jasotakoa.

Ignacio Isusi eta biok oso mundu desberdinetakoak gara, eta unibertso paralelo horietatik inertziarekin jarraituz gero ez genuen inoiz elkar ezagutuko. Baina kristalezko horma horiek apurtu ditugu eta konprobatu ahal izan dugu, funtsean, gauza ugari ditugula amankomunean. Izenetik abiatu eta aurrera jarraituz.

Bitartean, zuhaitz bat hazten egongo da Portugalgo leku batean.

“Goizaldeak eta ilunabarrak argi bera dute”.

Bizimina: Hector Prieto

%x %A in Onkologikoak ez direnak

hectorprieto31 urte dauka Hector Prietok, aretxabaletarra da, giharretako gaixotasun degeneratiboa du, historia ikasketak egin ditu eta zaletasun handia dauka arlo horretan. “El Rinconcito de los Sueños” izenburuko blogean idazten du esparru horretako gaiei buruz. “Beti izan da nire babesleku txikia arazoak izan ditudanean”, bere hitzetan. Hainbat testu idatzi ditu azken bi urte hauetan, eta orain “gurako nuke Aretxabaletako hileta errituen gaineko zerbait idaztea”.

Historiari buruz ez ezik, bere beste pasio bati buruz ere idazten du “Pasión celeste” blogean. Futbolaz alegia, eta zehazki bere herriko UDA taldearen gainean.

Bizimina nabaritzen zaio goitik behera, bere gurpildun aulkitik horrelako esaldi kementsua utzi digularik:

“Uno no debe nunca consentir arrastrarse cuando tiene el impulso de volar”. Hellen Keller.

“Eskuak geldi, baina burua bizkor” (Goiena).

Pe’ ahi

%x %A in Beste terapia batzuk, Dolua

peahi

“Hil zitzaidan aita —ezustean Gabon gauez hil ere—, baina nire baitan bizirik dirau. Hark behinola eragindako zauriek baldintzatzen naute oraindik”. Sune Rose Wagner (“The Raveonettes”).

Aita, traumak eta heriotza”.

Kepa Matxain.

Bihotz-gutxiegitasuna arintzen

%x %A in Onkologikoak ez direnak, Sarean

adinekokardiopataArtikulu mamitsua eta ondo osatuta irakurri dut Bihotz-gutxiegitasunaren tratamendu aringarriari buruzkoa: “Palliative Care in Congestive Heart Failure” * (Sarah J. Goodlin). Interneten oso-osoa irakurtzeko aukera dago lasai asko.

Bikain errepasatzen du gaixotasunaren bilakaera klinikoa, eta faseen araberako indikazioak. Tratamendu farmakologikoari dagokionez opioideen erabilera ondo zehazten du. Halaber, komunikazio estrategiak azaltzen ditu: berri txarrak emateko, prognosiari buruz hitz egiteko, dolua prestatzeko,… Eta bibliografia erreferentzien zerrenda luzearekin.

Beste behin ere argi utzita biziraupena luzatzen saiatzea eta bizi-kalitatea hobetzea eta sintomak arintzea ez direla eginkizun bateraezinak. 

*Journal of the American College of Cardiology (Volume 54, Issue 5, 28 July 2009, Pages 386–396).

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

跳至工具栏