You are browsing the archive for 2014 十月.

Calcuta Ondoan-Aulki Hutsak

%x %A in Aulki Hutsak

CalcutaOndoanLehenengo eta Hirugarren Mundua. Euskal Herria eta India. Bizitza eta heriotza ulertzeko bi mundu.

Txasu Ibarrondok hitz egin zigun Indiako iparraldean dagoen Ladakh eskualde bakarti, basati eta ederrari buruz. Eta mendian bizitzaz eta heriotzaz hausnartzeaz, dolua horrela pasatzeaz,bakean eta esker onez. Menditerapiaz azken finean.

Eta Izaskun Andonegik eman zigun zertzelada bat geure bizitzeko modu “distraituari” buruz heriotzaren aurrean. Zelan Kalkutatik itzultzean hasi zen hemen jendeari laguntzen heriotzarekin bakea egiten. Eta hemendik hangoei laguntzen bizitzarekin bakea egiten.

“Calcuta Ondoan” gobernuz kanpoko erakundea da, Gipuzkoatik gosetearen aurka, genero berdintasunaren alde eta justizian oinarritutako elkartasuna eta kooperazioa sustatzen duena.

GKE honek dituen balioak eta geure dokumentalarenak elkarbatu nahi ditugu. Leku zehatz batzuetan, DVDen salmenta mugatu bat egingo dugu eta jasotako diruaren %100a “Calcuta Ondoan” erakunderako izango da. Lehenengo topaketa SECPALeko kongresua izango da datorren hilabetean, Madrilen, Zainketa Aringarrietako Espainiako Elkartearen biltzarrean alegia.

“Elkarbanatutako amets eta ilusioen bidea”.

Muga barik

%x %A in Aulki Hutsak

iberiarpenintsulaBigarren mailako errepideetan, autopista handietan eta are lur eta itsasoaren gainean ibili ostean, Hego Euskal Herriko 150 udalerri baino gehiagoko liburutegi publikoetan hedatzeari ekin ondoren, zinemaldi espezializatu batean parte hartu eta gero, beste urrats eder bat egin dugu.

Laster La Caixaren Obra Social-eko beste 26 EAPS-etara iritsiko gara, 26 arreta psikosozialen taldeetara alegia: Cádiz, Málaga, Almeria, Granada, Zaragoza, Asturies, Gran Canaria, Cantabria, Toledo, Salamanca, Barcelona, Granollers, Sant Pere de Ribes, Mataró, Lleida, Valencia, Alacant, Badajoz, Pontevedra, Palma de Mallorca, La Rioja, Madrid eta Murcia.

Nork esan zuen gure hizkuntza muga bat zela?

 

Zinema Ikustezina

%x %A in Aulki Hutsak, Zineman

IkustezinaElorrixoHurrengo egunetan Arriola aretoan (Elorrio):

  • Urriak 4 (larunbata): “NUMBER 9” (Maroko-Italia); “SARI ROSA” (India-Espainia); “TESTIGOS DE LA MEMORIA” (Euskal Herria); “DAMOCRAZY” (Brasil-Kanada).
  • Urriak 5 (igandea): “VIVIR EN LA OSCURIDAD” (Mexiko); “SÉ” (Argentina); “TANN SA YOON” (Senegal-Espainia); “SOMOS VIENTO” (Mexiko); “LOS HILOS DE LA VIDA DE LAS MUJERES JAGUAR” (Guatemala).
  • Urriak 6 (astelehena): “MOBILIARIO URBANO” (Espainia); “I LOVE TV” (Uganda-Espainia); “CUERDAS” (Espainia); “PÁJAROS DE LA FRONTERA” (Kolonbia); “AULKI HUTSAK” (Euskal Herria).

Heriotza eta dolua. Gai ikustezin eta entzunezin bat, oraindik ere arlo askotan hizkuntza ikustezin eta entzunezin batean.

Zinema Ikustezina. Gure lehenengo nazioarteko zinemaldia!

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

跳至工具栏