You are browsing the archive for 2014 十一月.

Oroimena / ahanztura

%x %A in Dolua, Zineman

loreakAuto istripu hilgarri 1 eta 3 dolu mota. Lehenengoa ahanzturaren aldekoa, gotorra, isila, gerorako utzitako dolu diferitua. Bigarrena oroimenarena, leiala eta eskuzabala, Alzheimerrak baino ezin duena eten. Hirugarrena, harreman misteriotsu batek eragindakoa menopausiak markatutako bizitza batean.

Eta elkarren artean, komuneko elementua: loreak. Errepidean, etxean edo lanean. Hari gehiagorekin, eta aurrekari gogoangarri batekin: “80 egunean” izenburuko itsasargia. Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño zuzendari eta gidoi lanetan. Starring Itziar Ituño, Itziar Aizpuru eta Nagore Aranburu, besteak beste Koldo Martinez lagunarekin batera.

Euskal (Euskarazko) Zinema, hizki larriez.

Cadires Buides (3)

%x %A in Aulki Hutsak

bergaAHPedraforca mendi ikusgarria haren oinetatik begiratu. Gósol herrian Picassoren egonaldiaz entzun. Gernikarekin senidetutako Bergako bazterrak eta herriko festa misteriotsua ezagutzea. Pedreteko aurre-erromanikoaz eta Avià-ko erromanikoaz gozatu. Gastronomia kataluniarra berriro ere dastatu.

Bizitzan bigarren aldiz publiko bati katalanez entzutea eta hitz egitea. 1929ko Nazioarteko Erakusketako Suediako Pabiloian geure dokumentala konpartitzea. Kalkutarako sos batzuk gehiago bideratzea.

Moltes moltíssimes gràcies Ester i Dolors! Ha estat tot un plaer aquest cap de setmana.

Info+: Gingko APAC del Berguedà.

Gorria… beltza eta berdea

%x %A in Literaturan, Onkologikoak

errotik“Errotik” (Susa, 2010) liburu gorriari buruzko iruzkin honetan ez naiz zentratuko “Euskalduna” ontziolaren borroka latz eta luzean edo Bilboko historia garaikidearen beste osagai batzuetan. RRVren haritik, gainera, Ezkerraldetik Debagoienera jauzi txiki bat egingo dut, beste hainbatetan legez. Beste barik, Jul Bolinaga “RIP” hildako musikariari buruz Iker Barandiaranek eta Joxe Aranzabalek idatzitakoa konpartitzeko.

Eta Gotzon Barandiaranen eleberrira bueltan, aipatu nahi dut lanean behin eta berriz topatzen dugun errealitate bat, larrabetzuar idazleak ederto jaso duena. Minbiziaren jatorri eta ibilbide ezkutu beltzak alegia, zientziatik erabat azaldu ezin direnak, baina eragile psikosomatiko tematiak ditugunak. Estresa, doluaren mina, beldurra, errua, bakardadea, ezkortasuna, tristezia sakona… Gizakion buruen misterioen artean eguneroko lagunak.

Azken jauzia egiten, orlegi kolorera oraingoan, zuek zerbait entzun al duzue “Katamalo”-ren itzuleraz?

 

Martina eta azken izarra

%x %A in Dolua

martina_beatriz2Beatriz Gutiérrez Argibide fundazioaren psikologo klinikoa da, eta Senda Elkartearen X. jardunaldietan ezagutzeko zortea izan nuen. Halaber, umeei heriotzari buruz hitz egiteko ildo batzuk argitaratu ditu, ipuin formatuan, Ainhoa de Solak egindako ilustrazioekin eta euskarazko bertsioa Ander Irizar eta Fernando Rey-k itzuli dutelarik.

Hari guztien artean, hauxe azpimarratu nahiko nuke: Bistan dela helduok dolua egingo dugun moduak eta heriotzaren aurrean daukagun jarrerak eragingo dietela umeei, eta hor dagoela gure erantzukizun bikoitza. Hala seme-alabei nola geure buruei begira. Mila esker Beatriz!

Info+: “La muerte desde los ojos de un niño” (“Diario de Noticias” egunkarirako elkarrizketa).

Mariatxiak kanposantuetan

%x %A in Antropologia apunteak, Aulki Hutsak

mariatxiakhilerrian

2000ko azaroaren 1ean izan zen, Tijuanan (Mexiko). Javi lagun mina bisitatzera San Diegora joan nintzen eta, aholkatuta, Domu Santu eguna mugaz bestaldeko hilerri erraldoian eman nuen. Zinez interesgarria izan zen hango giroa, mariatxien bandak han zeuden, ez zen mito urbano bat. Jan-edana, musika, tristezia, alaitasuna, omenaldia, errespetua, sineskeriak, kristautasuna. Ostaturako buelta taxi kolektibo batean egin nuen, maletategian zeuden eserleku horietako batean jesarrita.

Aurten, hildakoen oroimenerako asteburuaren ateetan, aste bereziki mugitua eduki dute geure aulki hutsek: Asteartean Segoviako Ospitalean, Leandro, Nuria eta Amelia aspaldiko lagunarekin, hiri gaztelar hura berriro dastatuz.

Asteazkenean Senda Fundazioaren X. Jardunaldietan, Iruñean, kartela konpartitzen Paco Etxeberria handiarekin. Antolatzaileen eta ikus-entzuleen harrera bikaina disfrutatuz. Plazer handia da Nafarroan edukitzen ari garen erantzuna.

Eta ostegunean, Donostian alde batetik, San Telmo museoan Alde Zaharreko  bizilagunen elkarteak antolatuta, Iker Barandiaranen presentziarekin. Eta egun hartan bertan Bilbon ere bai, San Inazion, “Zinemaldi Ikusezinean” saritutako beste pelikula batzuekin batera.

Bizi gara!

 

 

 

 

 

 

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

跳至工具栏