Barruko bakerantz

%x %A in Suminetik bakera, Zineman

RailwayManPelikula aparta, aktore bikainekin, indarkerriak (gerrak) pertsonaren barruan eragindako zauri sakonak aztertzen dituena. Beti ere tunel horretatik zelan atera plazaratuz, protagonistak egiten duen moduan: arazoari eta minari aurre egiten, zuzenean, kuraiaz eta erabakizunarekin.

“Un largo viaje/Les Voies du destin” (Jonathan Teplitzky,  2013). Benetako istorio batean oinarrituta dago, Munduko Bigarren Gerran gertatutakoa Tailandia aldean, armada japoniar eta britainiarren arteko talkaren ostean. Pelikula antibelizista, berriki ikusitako “’71” beste horren modukoa (Ipar Irlandako gatazka islatzen duena). Edo “Johnny Got His Gun” maisulan klasikoa legez.

Azken finean barruko bakearen bilaketa, maitasunaren bidez,  adiskidetzearen bidez etsaiarekin. Eric Lomax, Takashi Nagase eta Patti Lomax-ek emandako irakaspen ederra.

Buzzin’ in my head: “One” (Metallica).

Leave a reply

电子邮件地址不会被公开。 必填项已用*标注

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

跳至工具栏