You are browsing the archive for 2015 三月.

50 bete eta gero

%x %A in Aulki Hutsak

altzateAspaldian 4 probintzietako liburutegi gehien-gehienetan eskuragarri gelditu zen, eta laster baita ETB-ren webgunean ere. Aspaldian independizatu egin zan hirugarren umea, eta poztasunez ikusten dut zelan berak bakarrik txaloak jasotzen dituen han edo hemen. Espero dut horrelako kiroltasunarekin jokatzea Pellok eta Aiorak ere etxetik kanpo bizitzera etorkizunean joango direnean. Euretaz harro eta pozik.

Hala eta guztiz ere, noizean behin berarekin batera agertzen naiz, hor edo hemen. Momentuz ez dela lotsatzen ematen du, adin horretara ez dela iritsi behintzat. Eta gozatzen segitzen dut, bai horixe. Lehengo egunean bezala, aldez aurretik hitzartutako solasaldi musikatua egin genuenean Beran, neure aitaren aldeko familiaren lurralde bortziritarrean. Amatxirenean. Nire euskahalduntasunaren ithurburua. Mirentxu Goietxe eta Jokin Apezetxearen eskutik. Petti handiarekin eta Zarauzko Ana Galarragarekin arratsalde-gau ezin atseginagoa pasatu nuen pasa den astean. Esker aunitz!

Oraindik beste baten bat egingo dugu, han eta hemen. 50 emanaldi publiko bete ostean.

Buzzin’ in my head: “Hauskorrak” (On, 2007).

Musika eta oroimena

%x %A in Beste terapia batzuk, Onkologikoak ez direnak

musikaoroimenaDan Cohen Music & Memory” erakunde estatubatuarraren sortzailea da, 2010etik Alzheimerren gaixotasuna edo bestelako asaldura kognitiboak dituzten pertsonekin lan egiten dutenak musikarekin harrremanetan ipiniz eta erantzunak aztertuz. Michael Rossato-Bennett-ek jarduera hau jaso zuen iaz egindako dokumental arrakastatsuan, “Alive Inside” izenburukoa. Ildo beretik, Espainian (Granada) egindako beste ekimen bat jaso dute bideo batean, oihartzun handia edukitzen ari dena Sarean.

Onkologikoak ez diren gaixo aurreratuekin egindako terapia hauek guztiak, sendagarriak izan gabe ere aringarriak suertatzen dira kasu askotan, eta zorionez gero eta arreta gehiago ipintzen da haiengan, euren bizitza kalitatea hobetzeko helburuarekin.

Interes honen islada da SECPALen aurtengo jardunaldien ardatza, gai zentrala kronikotasun aurreratua izanda. Azaroan Valentzian.

“Remember Me” (Blue Boy)

Ur handitan

%x %A in Sarean

urhanditanEta ilunetan, busti-bustita Jaime Otamendi. Hirugarren erreportaje hau heriotzari buruzkoa egin du, “Hil arte bizi” izenburu ezin zuzenago eta argiagoarekin.

Piter Ansorena “Mirri” txistulari eta pailazoa, Alberto Iñurrategi mendizalea, Marta Barandiaran medikua, Markel Irizar txirrindularia, adineko pertsona talde bat. Elkarrizketa txukunak eta bata bestearekin nahastu gabekoak, pertsona bakoitzean fokusa ipinita, eta hainbat heriotza mota ukituz: suizidioak, minbiziak, miokardio infartuak, istripuak, zahardadeak edo talde armatu (terrorista) batek eragindakoak. Ausart jokatu du, baita eutanasiaren aldeko iritzi bat jasotzen ere.

Baita fedetik etorritako sinesmen testimonioak plazaratzeko ere, gaur egun ezkutatzeko beste errealitate bat omen dena, heriotza eta zahartzea bera bezala.

Ekarri asko!

Oraindik Alice

%x %A in Onkologikoak ez direnak, Zineman

stillaliceHizkuntzalaritza irakasle distiratsua. Hiru seme-alaben ama. Ertaineko adinean Alzheimerrak jota. Balantzaka, bizitza hankaz gora. Film honengatik aurtengo Oscar Sarietan Julianne Moore-k emakumezko aktore onenarena eskuratu du. Merezita.

Sarritan biziraupen luzeago elbarritua da emakumeena. Dementziak elbarritua adibidez. Baina bai, andreak urte gehiago bizi dira gizonok baino, eta askotan azken urteak elkarrekin egin ezin baditugun arren, bizi garen bitartean bata bestearen alboan eta maitasunez egitea ez da erronka makala.

Martxoaren 8 zoriontsua!

MDCCCCLXIX

%x %A in Oroimenean

1969Georges Pompidou, Olof Palme, Willy Brandt eta Anwar-el-Sadat izendatu zituzten presidente, besteak beste, eta Neil Armstrongek Ilargia zapaldu zuen.

Woodstock jaialdi erraldoia antolatu zuten NY-en, “Tommy” rock opera aurkeztu zuen The Who talde londondarrak eta The Pink Panther Show” ipini zuten lehenengo aldiz AEBetako telebistan.

Boris Karloff, Judy Garland, Ho Chi Minh eta Ignacio Aldecoa hil ziren alde batetik. Eta bestetik Michael Schumacher, Steffi Graf, Javier Bardem eta Lutxo Egia jaio ziren. Baita Alberto nire anaia ere.

Urte hartan Elisabeth Kübler-Ross psikiatra suitzar-estatubatuarrak argiratu zuen “On Death and Dying” (“Heriotzaz eta hiltzeaz”) liburu famatua, mugarria izan dena psikologia eta zainketa aringarrien historian.

 

Buzzin’ in my head: “Summer of ’69” (zuzeneko bertsioa).

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

跳至工具栏