You are browsing the archive for 2015 四月.

Kronika fakultatibo poetikoa

%x %A in Bizi gara!, Literaturan, Onkologikoak ez direnak

joanmaririgoienUrteak dira Joxe Aranzabal handiak blogosfera astindu zuenetik “Medikuak esan dit minbizia dudala” iragarriz, 2002ko irail horretatik, eta osasuntsu eta kementsu jarraitzen du Kanpazarreko muga horren alde bietan dabilen irakasle internauta maitagarriak.

Beste pertsona maitagarri batek bere aitorpen pertsonala idazteko urratsa eman du. Bere barneko bizipenak publiko egiteko kuraia bildu du, medikuak minbizia baino esklerosi mota bat duela esan ondoren, depresioaren infernu sakon eta latzetik igaro ostean, Joan Mari Irigoienek  “Bi urtetako kronika fakultatiboa” argitaratu du, biziminaren beste soneto batzuk direnak, hutsetik esperantzara egindako beste jauzi bat.

Bizi gara!

PD.- Aitzindari moduan, 2002. urte hartan, Joxerekin batera Pello Zubiria ere dugu, bere Izorrategirekin, “Espondilitis Ankilopoietikoa eta beste artritisen kontra borroka egiteko pista batzuk“.

10 urte hauetan

%x %A in Bizi gara!, Dolua

Otsagabi 2011 (2)2005eko apirilaren 16an paradisu honetan ezkondu ginen Maider eta biok, ekitaldi zoragarria ospatuta, eta ondoren gonbidatuek oparitutako bidaia ere ederki disfrutatu genuen. Hortik gutxira, Igor jaio zen, gure lehenengo (i)loba, izebatasun-osabatasuna estreinatuz. Urte bat pasa eta Pello etorri zen, eta orduan gurasotasunaren abenturari ekin genion. Beste urte bat eta aitatxi Alberto hil zen, 2007an. Orduz geroztik ikasten joan gara bizitzak aurrera egiten duela, heriotzaren gainetik, min guztiak gora-behera.

Bizitzak hurrengo urteetan Ilazki, Haitz eta Aiora ekarri zizkigun, izebatasun-osabatasunean eta gurasotasunean sakonduz. Eta bitartean konstante batzuk: paisaiak, mendiak eta herri hau bera, Otsagabia. Eta pertsona maiteak, gurekin dauden guztiak. Jakina, Herioak oraindik ere bere lana egiten: amona Isabel, osaba Javier, Joseba

Baina Bizitzak aurrera beti, euria, elurra, haizea eta eguzkia bezala. Bere aldaketekin, osasungintzatik unibertsitatera, ospitale batetik bestera, etxe batetik bestera. Elkarrekin Maider eta biok. Doktoretza-tesi bat, dokumental bat, Behobia-Donostia bat, hainbat mendi igota eta hainbat kilometro korrika. Gure gurasotasunean. Azkenik, beste (i)loba bat munduratu zen, Kattin. Eta konstanteak hor tinko, paisaiak, Herriak eta jende maitea. Beste aulki huts batekin joango gara larunbatean, amatxi Irunerena, nonbaitetik ospakizun hau babesten egongo dena beste guztiekin batera. Maitasuna, oroimena eta esker ona, balio horiek utzi zizkiguten eta gure jende maite guztiarekin konpartitu nahi ditugu.

Osasuna!

Profile photo of admin

by admin

Tontorrarekin hitzordua

%x %A in Beste terapia batzuk, Dolua, Literaturan, Mendian Hil Hirian Hil

citaconlacumbreMendian sarritan bat egiten dute biziminak eta heriotzak, batik bat muturreko egoeretan. Menditerapiaz hitz egin genuen beste post hartan, biziminez bete-betean. Eta heriotzaz, doluaz mendian, “Lehoinabarraren aztarna” dokumentalaren aipamenarekin eta “Mendiminez” liburu gomendagarriaz.

Juanjo San Sebastianek idatzitako beste liburu honetan (Desnivel, 2005) bizimina eta heriotza uztartuta datozkigu, adiskidetasuna letra larriz agertzen delarik, zehazki Juanjo eta Atxo Apellanizen artekoa, azken hau K2 tontorretik berarekin batera jaistean hil egin zena. Pasarte batzuk bereziki esanguratsuak iruditu zaizkit, hona ekarriko ditudanak jatorrizko gazteleraz:

“Once años es un plazo generoso para poder constatar la fragilidad humana. Había perdido a mi abuelo, a mi padre y a más de 10 amigos cercanos en accidentes de montaña ocurridos en ascensiones en las que yo no participaba. Había visto morir a varias personas en la montaña, pero nunca a un amigo. En 1994, por primera vez, pensé que la china le podría tocar a alguno de los amigos que iban a subir conmigo. Por primera vez, también, pensé que podía tocarme a mí”

“Concluyo que nada de esto que hacemos tiene el menor sentido. No porque muramos, sino por el dolor que podemos llegar a provocar en quienes nos quieren”

“Más que las muertes me ha impresionado el sufrimiento de los que quieren a quienes han muerto. ése siempre es impresionante, sobrecogedor, desgarrador, y parecido entre sí”

“Nunca he sentido ese ‘síndrome del miembro fantasma’ tras las amputaciones de varios dedos. No me ocurre lo mismo con Atxo, cuyo vacío puedo conservar ahora, exento de dolor. Si se pudiera inventar alguna clase de estimulador o artilugio que llenase esos huecos, no me lo pondría jamás.

Porque así puedo acariciar ahora esos espacios vacíos como antes acaricié sus relieves rellenos. La muerte, y más aún cuando sucede antes del plazo “normal”, es más desasosegante, más trágica que el agotamiento de una pasión, pero tiene en común algo tremendamente contundente: no tiene remedio”.

Mila esker Patxi liburua uztearren!

Gutxienekoak

%x %A in Suminetik bakera, Zineman

stillifeApiril hau estreinatzeko natorkizue beste harribitxi batekin. Uberto Pasolini erromatar-londondarraren pelikula borobila. Bere sinpletasunean, funtzionario baten (Eddie Marsan) gristasunetik eta orden obsesibotik abiatzen dena, inoren konpainiarik gabe hiltzen direnen pertsonetaz arduratzen dena, bere bihotz grisetik ateratako notarik politenak erabiltzen dituena.

Agurra ez izateko heriotza bezalakoa, eta behintzat bere konpainiarekin erritualen bat burutzeko, xumea bada ere, baina agur ekitalditxo bat. Inoiz ez baita berandu.

 

PD.- Hori behintzat merezi dugu denok, baita jenderik ankerrenak ere. Halaber, inoiz ez da berandu suminetik bakera igarotzen hasteko:

«Destaina diet. Niregatik, eguzkitan usteltzen geratzea zeukaten, hiriko kaleetan barrena hara-hona dabiltzan zakurren bazka izan zitezen. Baina ez dugu haiek bezalakoak izan nahi. Guk hilotzak errespetatzen ditugu, eta lurperatu egiten ditugu. Finean, gizakiak dira, haien gizatasuna ezbaian geratu bada ere».

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

跳至工具栏