You are browsing the archive for 2015 八月.

Barkatzea

%x %A in Suminetik bakera, Zineman

lotsaizunaJohn Maxwell Coetzee idazle hegoafrikarraren liburu bikaina irakurri eta urteetara, aste honetan izen bereko pelikula ikusi dut, Steve Jacobs australiarraren “Disgrace” (2008), John Malkovichek interpretaturik.

Apartheid osteko garaian kokatua, arrazen arteko tentsioa islatzen du, gorrotoa, mendekua, lotsaizuna. Indarkeriaren aurrean beste alde batera begiratzeko jarrera alde batetik eta justizia bilatzeko ahalegin antzua bestetik, defentsarik eta segurtasunik eza. Baina osagai positibo eta eraikitzaileen artean barkamenarena azpimarratuko nuke. Barkamen eskatze zintzoa batetik eta barkatze aktiboa bestetik.

Hain zaila, hain beharrezkoa suminetik bakera pasatzeko.

Maisu-maistrak

%x %A in Osatzaile zauritua, Sarean

sacksNoizean behin, pertsona batzuei esker jendarte honekiko itxaropena berreskuratzen dugu edo, hobeto, gizaki guztiak izaki maltzurrak ez direla gogorarazten digute pertsona miresgarri batzuk.

Pasa den otsailean, Oliver Sacks neurologo famatuak iragarri zuen bere terminaltasuna, bere gizakitasuna:

“It is up to me now to choose how to live out the months that remain to me. I have to live in the richest, deepest, most productive way I can.”

Medikua, idazlea eta gizakia. Maisuak gogorarazten digu geu guztion esku dagoela zelan bizi aurrean dugun geure bizitza. Ahalik eta modurik aberatsenean, sakonenean eta eraginkorrenean.

Pasa den otsailean ama hil zitzaigun. Urte erdia pasa da eta bere xumean desio bat transmititu zigun, anai bion artean adiskidetasuna berreskuratzea alegia.

Atzotik aurrera desioa errealitate bihurtzeko bidean dago. Geu guztion esku dagoelako zelan bizi aurrean dugun geure bizitza.

Oso eskertuta nago.

Erraietako itsukeria

%x %A in Osatzaile zauritua

inbidiaDaniel Golemanek aipatutako emozio suntsitzaileen artean dugu bekaizkeria edo inbidia. Mundua mugiarazten edo (hobeto) geldiarazten duten zama handi horietako bat. Geure kultura kristauan lizunkeria, lukurreria, jalekeria, alferkeria, haserkeria eta harrokeriarekin batera zazpi bekatu nagusiak osazen ditu, eta modurik ankerrena schadenfreude delakoa izango zen. Hau da, besteen zoritxarrarekin disfrutatzea; are gehiago, jeloskeriak edo bekaizkeriak jota norberak beste bati eragindako zoritxarraz gozatzea.

Aurpegirik ederrena itxuraldatu dezake, eta arimarik zuriena lohitu. Lantaldean justiziazko trataerak suntsitu, sufrimendua edo tentsioa ekarri eta azkenik maldan behera errekara gidatu, arbejdsglaede-ko tontorretatik hain urrun.

Sinesten dut inbidia osasuntsu delakoa existitu ez ezik akuilagarria eta positiboa izan badela. Eta zorionez badagoela bekaizkeriaren aurkako antidotoa, budismoak eskainitako kontzeptu zoragarria: Mudita, edo besteen lorpenekin eta arrakastarekin sentitutako poza alegia.

Buzzin’ in my head: “A Warm Room” (Envy).

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

跳至工具栏