Durangoko Azokan

%x %A in Aulki Hutsak

DurangokoAzokaIbilbide luze honetan, dokumentalaren lehenengo edizioaren ostean bigarrena argitaratu genuen, zuzenduta eta txukunduta. Duela bi hilabete argitaraldi bien DVD guztiak agortu egin dira, pozteko albistea dena zalantza barik!

Hirugarren edizioa egiteko erabakia hartu dugu, oraindik eskaerak bazeudela ikusirik, baina berritasun batekin. Orain arte dohainik zabaldu ordez, salgai ipini dugu, argitaratze gastuak berdindu ahal izateko. 10 eurotan ipini dugu prezioa eta mugitzen hasi da jada.

Datorren asteburuan hasiko den Durangoko Azokan adibidez Arantzazu Edizio Frantziskotarren postuan egongo da geure “Aulki Hutsak” salgai, 71 zenbakiduna Artekalen. Akordioa lortu dugu eurekin eta oso eskertzekoa da euren aldetik lekutxoa egin izana geuretzat (mila esker Mentxu!).

Oraindik ez dakit zein egunetan egongo naizen bertan postuan, baina polita izango da Azoka barrutik bizitzeko esperientzia. Arantzazuko egutegi famatuaren ohiko erosleak edo Pello Zabalaren zaleak hortik ibiliko dira, eta ea geuk ere geurearekin jakinmina piztuko dugun.

Lagunei, senideei edo nahi duzuenei komentatzeko badakizue non egongo den geure lana. Segi bizkor!

1 response to Durangoko Azokan

  1. Ekhiotz said on %x %A

    Iepa Iñaki! Dokumentalaren berri Durangon eduki nuen bino sakelean dirurik eduki ez eta ezin erosi geratu nintzen. Hainbat lekutan bilatu dut baina ez dut lortu DVDa eskuratzeko biderik eta oso interesatua nago. Nere emaila igorri dizut goragoko laukitxoan, bertatik jarri gaitezke harremanetan. Nafarra naiz, agian banatzaile batekin edo herriko liburudendetara iritsi zitekeen. Milesker!

Leave a reply

电子邮件地址不会被公开。 必填项已用*标注

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

跳至工具栏