Eten barik
%x %A in Oroimenean
Helmuga, abiapuntua eta topagunea. Hiruetatik apur bat dauka herri honek niretzat (guretzat). Atzoko topaketa antolatu duenak argi zeukan hiletetatik haratago bazegoela biltzea, elkarrekin egotea eta aurrez joandakoak oroitzea. Transmititutako guztiarekin eten egin gabe. Bizitzan aurrera, zirimiri azpian Zubigainekoa dantzatzen neguaren amaieran, zergatik ez?
Eta oroitzea, bai noski. Alzheimertar proposamenen aurrean entzungor, ez dugulako ahaztu behar, ez dugulako ahaztu nahi. Erabat alderantziz, oroimena delako barne-bakerako bidea. Elkarbizitzaren giltza.
Aitaren eguna izan zen atzo, eta gure artean oso present egon zen gure aita, norbaitek esplizituki aipatu zuen moduan. Ondorengoei ondarea transmititzea tokatzen zaigu (zait), martxoaren 19a egunero delako. Esker onekoak garelako.
Leave a reply