Biktimen izenak
%x %A in Suminetik bakera
Humanizazioa zer da? Hasteko, pertsona bati izenaz deitzea, gutxienezko balidazio hori egitea. Horregatik izan da hain garrantzitsua egun hauetan Azpeitian gertatu berri dena, Samara Velte-k beste behin dotoreziaz “Berria”-ko bere zutabean jaso duena (“Izenak”):
“Prozesu hori ezinezkoa da bestea ezagutu gabe, eta horregatik dira eredugarriak Azpeitikoaren moduko adierazpenak. Herrietan izena, aurpegia eta historia pertsonalak dituzte gatazkaren biktimek: hildakoek, bizirik daudenek eta urrunduta daudenek. Orain arte gureak izan ez direnei Inaxio, Nekane eta Ekhine deitzen diegunean hasten gara historiarekin adiskidetzen.”
Bestela, “Gertu” programak aurrera jarraitzen du, eta 92 testigantza jaso dituzte orain arte. Izenak, aurpegiak eta historia pertsonalak konpartitzean, suminetik bakerako beste urrats bat egin dezakegu.
Leave a reply