Gaurtzaroan
%x %A in Beste terapia batzuk, Bizi gara!, Sarean
Bizitzera gonbidatuta, horrela gaude Jose Mari Pastorrek ederki gogorarazten digun bezala gaurko egunkarian. Orain eta hemen bizi, semea kirolean larunbat goizean ikusi, lagun duzun bertako abeslari baten azken diskoaren aurkezpen kontzertura joan larunbat arratsaldean, konpainia onean. Mendira edo itsaso aldera joan. Kiroldegira joan, terapia moduan, Samara Veltek ere gaurkoan idatzi digunez. Heriotzaren beldurrari aurre egin heldulekuen bidez. Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren aurrean edo gaixotasunik gabe ere.
Haurtzaroan baino gaurtzaroan bizi, Zakilixutek iradoki digunez aste honetan. Badagoelako zoriontasuna umezarotik at ere bai. Triste bizi gaitezkeelako edo erdi pozik, bide bi, lagun duzun bertako abeslariak kantatzen digunez.
Leave a reply