Dzanga bakerantz Kolonbian

%x %A in Suminetik bakera

chocoDuela 25 urte, Bilboko Etxebarria Parkean tiroketa bat egon zen Ertzaintzako patruila baten eta ETAko talde baten artean, bi hildako utziz: Alfonso Mentxaka ertzaina eta Juan María Ormazabal “Tturko” etakidea . Urteurrenaren bezperan, alde batetik “Noticias de Gipuzkoa” egunkariak elkarrizketa egin zion Mentxakaren alargunari, eta bestetik “Berria”k Ormazabalen omenezko eskela bat argitaratu zuen.

Egun hartan bertan, “Berria”k Isidro Etxabe ETAko kide ohiari egindako elkarrizketa irakurri nuen, eta hortik hitz esanguratsu hauekin gelditu nintzen:

“Irene Villa, Fabio Moreno, Vic, Hipercor, gero etorriko zirenak, berriz, Joxe Mari Korta, Inaxio Uria, zenbat ekintza horrelako! Kartzelan asko pentsatu nuen honetaz eta hartaz, «baina nora goaz?»”

Bien bitartean, Atlantikoaz bestaldean, abuztuaren hondarretan ere jakin dugu Kolonbian bake prozesua sendotzeko bidean dagoela errefendumaren bitartez, itun ofiziala Gobernuak eta FARCek sinatu ostean. Europako bazter hauetatik urrun.

Leave a reply

电子邮件地址不会被公开。 必填项已用*标注

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

跳至工具栏