You are browsing the archive for 2016 十二月.

Ganbaratik ondo egon

%x %A in Aulki Hutsak, Bizi gara!, Suminetik bakera, Zineman

ganbara

 

 

 

 

 

Aurtengo urriaren amaieran “Ganbara” euskarazko zinemaren gordailua aurkeztu zuten Tabakalerako eraikinean, Donostian, oraindik barrutik ezagutzen ez dudan leku erakargarri horretan. Ordutik 200dik gora lan sartu izan dituzte bertan, izan film luze edo labur, dokumental edo animaziozkoak. Euskadiko Filmategiaren barruko ekimena da, eta egia esan kristoren tontorra da “AH” horrelako gune batean sartu izana, miretsitako profesional horien artean gure lekutxoa egin izana. Eskerrik asko Maialen Goñi!

2016ko ibilbidea oso tartekatua izan da, Familia Medikuntzako elkarteak Bilbon antolatutako mintegi berezia eta jendetsuan gure parte hartzetik, bertako zine-forumean (Mikel Baza!), Getariako proiekziora (Mavi Carceller!), eta hortik Gasteizera, Osakidetzak ofizialki gonbidatuta. Geltoki gutxi izan dira, baina aipatzekoa izan da azkena, Euskal Herritik kanpo izandakoa, Badajozeko “Videomed” nazioarteko zinemaldi medikoan. Bertatik itzuli ginen azaroan sari batekin. Euskadi Irratiatik ere harremanetan ipini ziren, Alaia Martinen “Zubiak” saiorako. Ahaztu gabe Gabi Herasen eskuzabaltasuna HU-CIren jardunaldietako partaideei geure DVDa zabaltzeko. Baita Herria 200 Eliza-ren aldizkarirako kolaborazioa (Kepa Mtnez de Lagos!) eta Hamaika Telebistan geure dokumentala proiektatu izana ere.

Bejondeigula beraz!

 

PD.- 2017rako proiekturen bat mugitzen hasia dago, laster kontatuko dizuet. Urte berri on!

Wonderful life

%x %A in Bizi gara!, Osatzaile zauritua, Zineman

wonderfullifeEz da zaila izango iazko Gabon urdinak gainditzea, hobetzea. Momentuz meteorologia iaz baino gehiago laguntzen ari da, normalagoa da dena. Ez dut elurtutako kaleak edo besterik eskatzen, haurtzarokoak ez dira itzuliko, kitto. Baina nahi eta nahi ez garai honek asko dauka haurtzarotik, gure seme-alabena, gure lobena, gure oroitzapenena. Hasteko, klasikoen artean klasikoa den pelikula, “It’s a wonderful life” (Frank Capra, 1946), James Stewart protagonista lanean. Gure aitak maite zuen pelikula hau, beste garai batekoa dena, existitzen ez den mundu batekoa. Baina zer nahi duzue esatea, liburutegian topatu eta ezin eutsi hartzeko tentazioari. Eta Black entzuteari.

Ezin dut ebitatu, aulki hutsak aulki huts, Gabonak gustatzea. Inguruko folklorea gustuko dut, loteriarena kenduta hori bai. Aurten mahaia konpartituko dugu hiru anaia-arrebok, aurrera goaz…

Women wage peace

%x %A in Suminetik bakera

sandracarrascoOihartzuna edukitzen dabil “Puntua” aldizkari debagoeindarrean argitaratu duten elkarrizketa, Sandra Carrascori egindakoa. Maila pertsonalean asko ukitu ninduen Isaias bere aitaren hilketak, gure ospitalera ekarri zuten eta irratiz entzun nuen, egun hartan libratzen nenbilelarik. Gogoratzen naiz argi eta garbi non negoen, Bilboko etxe zaharraren sukaldean, eguerdia zan. Argazkiak ikusi nituen gero egunkarietan, jakin nuen gure lankide baten koinata zela Isaias (eta beste baten osaba) eta  zinegotzia izandakoa zela. Baina gehien inpresionatu ninduena izan zen autopistako ordaintoki batean lan egiten zuela jakitea. Langile hutsa zela (leku ezeroso batean), pentsatzen nuen.

“Gogora” institutuak batu egin zituen Olatz Etxabe eta Sandra lehengo egunean, eta hunkitu egin zituzten euren testigantzek Arrasateko karpapean egondakoei. Ez da gutxiagorako, “Memoriaren Plaza” Zarautzetik pasa zenean gauza bera gertatu zitzaidan neuri, asko mugitu zizkidan barrukoak. Olatz Etxaberen aita hil zuten modu ankerrean ere bai, herri berean, Kanpazarren zehazki (urteetan Bilbotik edo Bilborako bidean pasatutako toki berean). Gauza pilo bat daukate amankomunean Olatzek eta Sandrak, aldatzen dira borreroen siglak eta beste detaile bat: Olatz eta bere familiaren kasua ez daukala Estatuaren aitortza baina bai herrriarena. Justu Sandra eta bere familiaren alderantziz.

Asko dauka hausnartzeko Sandrari egindako elkarrizketak, eta laster Olatzena edukiko dugu irakurgai toki berean. Bi emakume ausart, bestearen lekuan ipintzen jakin dutenak, enpatia hori sentitzea lortu dutena, ideologiak ideologia. Bakea posiblea dela erakusten dutenak.

Eta hemen bezala, Israelen ere hainbat emakume ausart antzeko bideetatik doaz, bakea posiblea dela sinesten dutenak, besteen larruan ipintzeko gai direnak. Women Wage Peace ekimenekoak. Martxan.

Hospice mugimendua gaurko gizartean

%x %A in Bizi gara!, Sin categoría

hospicemodernoaHospice modernoaren sortzailea aipatzea ezinbestekoa zen Gasteizen, abenduaren 1etik 3ra egindako nazioarteko jardunaldietan, Vivir con Voz Propia (VVP) elkarteak antolatutakoak Europa Jauregian. Izan ere, Londongo Saint Christopher’s Hospice-k 50 urte bete ditu aurten, munduko ezagunenak, eta bertatik etorri ziren Shaun O’Leary eta Nuno Santos, eta esan bezala Cicely Saunders present egon zen topaketan .

Urteak egin ditu halaber “Cudeca” fundazioak, 25 urte Malagakoak, eta Rafael Gómez hizlari eduki genuen handik etorritakoa. Carlos Centeno, Nafarroako Unibertsitatetik, Afrikara bereziki begirada bat botarazi gintuena. Naomi Hasson euskal irlandarrak “Saiatu” ekimenaren errepasoa egin zigun, agian berpiztu daitekeena izpirituan Gipuzkoan berriro herriren batean. Rosamund Oliver Ingalaterratik ere etorri zen “Deep Listening” ereduaz jarduteko.

Bestela, Gasteizko Hospicea martxan ipintzeko egitasmoa ekarri zigun VVP taldeak, 3 urte egin dituenak, eta batez ere Kataluniatik etorri ziren jardunaldietara proiektuaren berria bertatik bertara ezagutzeko. Eta amaitzeko, Danimarkako hospice-etan egindako lanaz musikoterapiaren inguruan ibili zen kontu kontari (eta kantari) Signe Marie Lindstrom.

Azken bi parte hartzeak galdu nituen eta gaur arte ezin izan naiz lasai eseri idaztera, baina benetan asebetegarria izan da esperientzia eta hemen duzue laburpentxoa.

Bizi gara!

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

跳至工具栏