You are browsing the archive for 2017 二月.

Gutarrak

%x %A in Suminetik bakera

pipesofpeace.jpgJose Inazio Basterretxeak iaz argitaratutako liburu erabat gomendagarrian (“Begoñaren itzalpean”) definizio bikaina ematen du bando ideologikoei buruz:

Gerretan, xakean bezala, bando bi egon ohi dira. Baina, egia esanda, benetako alde biak bizitzarena eta heriotzarena dira. Heriotzak marrazten ditu benetako mugak eta marra gorri zeharkaezinak. Hor, non daude bando ideologiko biak?

Angel Errok, berriz, erremate dotorea egin du lehengo egunean egunkarian kaleratutako artikuluan, gai berbera hartuta, bandoak, biktimak, gutarrak… “Bandoak”:

Niri ez zait buruan sartzen nola pentsa daitekeen biktima batzuen omenaldi, oroitzapen eta ordaintza beste norbaiten kontrako ekitaldia daitekeenik. Hurbilagoko biktimei errugabetasuna eta haren biktimatasuna kendu nahian dabiltzanak ausartu daitezela argi eta garbi egiten. Edo aitor dezatela guztionak direla biktima guztiak.

Gora gu eta…!

 

Gaurtzaroan (2)

%x %A in Beste terapia batzuk, Bizi gara!

dervicheMindfulness budismoaren bidean oinarrituta badago ere, apur bat aldentzen baldin bagara beste eredu interesgarriak ere topatuko ditugu. Islamismoan adibidez badaude mistizismoan eta aszetismoan murgiltzen direnak, sufismo korrontekoak alegia. Eta hor barruan misterioa irudikatzen duten derbitxe edo derbixe dantzariak, trantzean sartuta borobilak marrazten dituztenak biraka eta biraka. Batez ere Turkian, Balkanetan, Afganistanen edo Indian finkatutako tradizio luzea dute, XVI. mendetik datorrena.

Izan ere, garai hartakoak dira meditazio kristaua, mistika eta kontenplazioaren erreferentzia nagusiak: Frantzisko Saleskoa, Inazio Loiolakoa, Joan Gurutzekoa eta Teresa Ávilakoa. Isiltasunean sustraituta hauek, musikan eta dantzan besteak, gaur egun meditazioa edo arreta osoa lantzeko hiru osagaiak dira: isiltasuna, musika eta dantza hain zuzen ere.

Kostalde honetan lehenengo esperientzia pixka bat jarraitua eduki dut mindfulness-ekin, Jon Kabat-Zinn-en testuak irakurri eta sarritan intuitiboki lehen egindako praktikei zentzu gehiago eman, arreta gehiagorekin. Kostaldea horretarako leku aproposa da, itsasoa eta mendia bertan edukita, eta gakoa “gaurtzaroan” apur bat gehiago murgiltzean eta iraganalditik eta etorkizunetik deskonektatzean dago.

Erreferentzialtasunak

%x %A in Onkologikoak, Sarean

sacksAste honetako (eta datozen asteetako) berri ona Jozulin blogari fin eta umoretsuak eman digu. Txingurri lana eginda, Oliver Sacks maisuaren testuak ekarriko dizkigu itzulita bere blogean, Esker Ona izenburupean. Sacks neurologo ospetsuaren bizitzaren azken gogoetak eta hausnarketak irakurri ahal izango ditugu astez aste, muxu truk, etxetik mugitu barik. Oso eskertzeko modukoa, beste maisu batek, Andu Lertxundik iradoki digun moduan egunkarian.

Jozulinen baimen barik (inplizituarekin hobeto) hemen lehenbiziko bala. Gogoratu, astean behin hartzeko dosiak izango ditugu:

Bart merkurioarekin egin dut amets: globulu itzel eta distiratsuak, gorantz eta beherantz. Zilarbizia, merkurioa, 80. elementua da eta ametsak ostegun honetan laurogei urte beteko ditudala gogorarazi dit.

 

Bigarrena

%x %A in Bizi gara!, Dolua, Oroimenean, Osatzaile zauritua, Zineman

lalalandTxikitako oroitzapenak ekartzen dizkidan lehenengo bi pelikula musikalak “Sonrisas y lágrimas” (Do, re, mi…) eta “El violinista en el tejado” (If I were a rich man, doobi, doobi,…) izango dira ziur aski. Horiekin batera “Jesucristo Superstar” dago, noski, urte haietan ere egindakoa. Eta “Grease”.

Holako batean antzokietara hasi ginen joaten, Madrilgo Gran Viako antzoki erraldoi horietara, “Les Miserables” bizpairu aldiz ikus-entzun nituen, “La Bella y la Bestia” geroago. Ederra izaten zen halaber Arriaga antzokira joateko ohitura, Gabon inguruetan, neguko garai honetan. Gogoratzen naiz euriaz ere, Bilbon garai hartan egiten zuenaz, antzokira sartzera are gehiago gonbidatzen zintuena. Gurasoekin joateko ohitura hori, guztiz zoragarria.

Gaur betetzen dira 2 urte ama hil zenetik (eta uztailean aitaren 10. urteurrena izango da). Eta gaixotasunaren urteetan eta lehenago ere ohitura hori mantendu genuen. Arriagan egon izan zen Oteizari buruzko emanaldi musikal bat, nahikoa zaila zena interpretatzen, baina gustura ikus-entzun genuena, aita ere bizirik zegoela oroitzen naiz. Geroago beste antzeko emanaldi bat egon zen euskal dantza garaikidearena, Kukai konpainiarena usted ut, hor amarekin bakarrik joan nintzen. Gozatzeko modukoa ere bai, Donostiako Antzoki Zaharrean. Azken urtean izango zen, Arriagan berriro, oraingo honetan ama 4 ilobekin Geronimo Stilton-en musikal batera joan zen, makal-makal baina poz-pozik.

“La La Land” oraindik ez dut ikus-entzun, baina itxura on-ona dauka. Amaren omenez eta musikalekin zuen zaletasun handiagatik soilik erakartzen nau. Pantaila handian ikusteko gainera, DVDn etxean aukeran ez. Malkoak disimulatu beharko ditut, orduan, edo ez…

PD.- Atzo arrebaren urtebetetzea izan da. Bizi gara!

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

跳至工具栏