Aitzindariak
%x %A in Humanizazioa, Suminetik bakera
Askorentzat Errenteriakoa ustekabea izan da, baina ez dago kasualitaterik. Gauza handiak ez dira sortzen gauetik goizera. Sukaldean prestatzen dira emeki, bor-bor egosten dira lapikoan denborarekin, antzinako eran, presa barik. Eta atzean beti daude pertsona handiak, gutxi batzuk sarritan. Bake jendea kasu honetan.
Ispilu ezin hobea geure burua begiratzeko. Plaza ezin ederragoa geure ekimena aurkezteko. Hau ere ez gabiltza prestatzen mikrouhinekin, badoa gorputza hartzen pittaka-pittaka, arimatik abiatuta, bihotzetik. Ez da kasualitatea SB-ren narratzaile taldean errenteriar bi egotea. Errenteria-Orereta, bi izen dituzten leku guztiak bezala bidegurutze interesgarria, ia mugakoa. Gipuzkoako hirugarren udalerririk populatuena eta EHko hamabigarrena. Humanizazio lanetan, s(u/a)minetik bakera.
Gatazka denetan deshumanizazio bat egoten da askotan, balio humano asko zalantzan jartzen dira. Esan nuen orain humanizazio infinitoraino joatea dagokigula. Iraganarekiko politikoki bahitu modura jokatzen ari gara denok. Badago espazio bat etorkizunari heltzeko, termino humanoetan kokatuta.
Leave a reply