You are browsing the archive for 2017 十二月.

MMXVII

%x %A in Bizi gara!

EDURRAUrtarrilean bake jendeari entzuten egon nintzen Getarian. Hilabete hartan bertan balea agertu zen herri horretako moilan. L. hil zen Arrasaten 90 urterekin.

Otsailean bi urte bete ziren ama hil zenetik. Umeekin batera, “La la land”  ikus-entzun ahal izan nuen azkenean, Modelon.

Martxoan lehenengo Death Cafea antolatu genuen Zarautzen Amaiak eta biok, Gipuzkoako lehendabizikoa, HUCI-ren mugimenduaren eskutik.

Apirilean gatazken aurrean artearen ikuspuntuak jaso nituen Iruñean. SB, hezurmamitzen hasita, iragarri genuen. Aiorak 8 urte egin zituen.

Maiatzean Pellok 11 urte bete zituen, eta egun berberean Aitajauna hil zen Araotzen. HUCI-ren hirugarren jardunaldira joan nintzen AH aurkeztera, Granadara. Juanjok, bestela, “Poz aldrebesa” argitaratu zuen.

Ekainean urteko lehenengo Galeusca egin genuen Sakana aldean, Beriain mendira igota. Halaber, 30. urteurrena gogora ekarri zuten Bartzelonan Hipercorren atentatuagatik. Gainera “El comensal” eleberria irakurri nuen. Eta MK hil zen Bergaran.

Uztailean Las Palmasen egon nintzen Nuriarekin, gure aulki hutsekin alde batetik eta bestetik Kanariar Uharteetan lehenengo aldiz antolatu zen Death Cafean parte hartzera. Hilaren amaieran Frantzia guztia, Belgika eta Alemaniako iparraldea zeharkatu genituen laurok autokarabanarekin, eta Arbejdsglaederen herrialderaino iritsi ginen. Hamar urte betetzen ziren aita hil zenetik.

Abuztuan “Kingdom of Olives and Ashes” liburua irakurri nuen, baita “Where the mountain casts its shadow eta Matters of life and deathere. Maiderrek urteak egin zituen. Bilbon, Aste Nagusia, jakina.

Irailean bigarren Galeusca (XV. asanblada) burutu genuen Jazetanian Luisek, Franxok eta hirurok. Zarautzen, Euskal Jaia. Oñatin, Kilometroak. Bertan hil zen J.

Urrian urteko hirugarren eta azken Galeusca Aloña aldean, bigarren DCa Zarautzen eta AH Orion. Ur handitan ibili ginen bete-betean. Borobiltzeko, errepublika baten jaiotzaren lekuko izan ginen Reusen (Baix Camp). SECPALen jardunaldietan gertatu zen.

Azaroan urteak bete nituen eta jaiolekuan ospatu genuen, Burgosen. Bestela, Arinduzeko jardunaldira Afrika, India eta bestelako lurraldeak ekarri genituen Donostiara.

Abenduan SB (“S(u/a)minetik bakera”) estreinatu genuen azkenean Arrasaten Aitor Mudoh-k eta biok, Naia eta Koldo oholtzaren gainean, Sandra eta Olatz Amaia Antzokiaren besaulkietan. Urte bizi-bizia borobiltzeko era dotorea. Eta Gabonetan etxean hiru anai-arrebok, hiru anai-arrebok.

 

 

 



Argi orduak

%x %A in Literaturan, Suminetik bakera, Zineman

argiorduakMónica eta Iñaki (Rekarte). Marimar eta Juan José (Garfia). Bi istorio paralelo eta antzeko amaiera: ‘Deabru’ hiltzaile arriskutsua izan edo ‘munstro’ preso terrorista, iluntasunetik argitasunera igarotzea maitasunari esker. Hilketen gordinkeria bezain erreala damua eta bizitza berri baten hasiera. Patu latza aldatzearen aukera gauzatua.

Pertsona baten eraldaketak inguruan mesfidantza sortzen du, batzuentzat traidore, beste batzuentzat hiltzaile betiko. Zarena baino zinena izatea betiko, aldaketarako aukera barik, begi/belarri/burmuin zurrunentzat. Eta barkamena zintzotasunez eskatu arren, hildakoen senideek aukeratu dezakete barkatzeko ala ez. Zailena nork bere burua barkatzea dela argi edukita. Argi orduak topatzea iluntasunean ez dela batere erraza.

Duela gutxi irakurri dut “Escapar. Historia de un rehén” komikia (Guy Delisle. Astiberri, 2016), eta hala kartzelan egon nola bahituta, hainbat bizipen komun somatu daitezke presoengan eta bahitutakoengan, desberdintasun guztien gainetik.

Tortura izan daiteke figura bien arteko osagai komunetako bat. Bahiketa bat tortura mota bat dela argi dago, ikusi nahi ala ez. Eta mundu osoan tortura ohiko arma moduan erabiltzen dela atxilotutako batzuekin eta preso batzuekin, ikusi nahi ala ez, onartu ala ez, ontzat eman ala ez, bistan da.

Hemen ere bai.

Erditze baten kronika

%x %A in Bizi gara!, Dolua, Suminetik bakera

595.Biktimak.Olatz.Sandra.Suminetik.BakeraLaugarren seme-alaba. Beste alaba bat, eta “Aulki hutsak” bezala “S(u/a)minetik bakera” ere abenduan jaio da. 12 hilabeteko haurdunaldiaren ostean ostegun honetan, Amaia Antzokian, abenduaren 14an munduratu dugu Mondragoen. Argazkian (“Mondraberri”-ko Gontzal Landarena) ikusi dezakezue erditzearen azken unea.

Ez zen lan erraza izan narratzaileentzat. Muntaketa txukuna egin du Josu Txintxurretak (Arteman), eta are txukunagoa gelditzeko doitze batzuk egin beharko ditugu hurrengo emanaldirako (Azpeitiko San Agustinen?). Azkenik, eszenaratze ederra egin zuten Koldo Rodriguez Bengoak eta Naia Egiluz Mojasek. Koldo, Naia, Mudoh eta laurok amateurrak garela kontuan hartuta. Norberak, ordea, izaera, ibilbidea eta sena baditu, bizitzak emandako baliabideak eta intuizioak. Eta hori ederto transmititu zuten eszenatokian Naiak eta Koldok. Izan ere, emanaldi bakoitza desberdina izango da hauxe dela-eta, narratzaile bikote bakoitzaren estiloagatik.

Bestela, Andoni Zubiaga “Sonny”-k lagundu zuen eguenean argiztatze lanetan. Beste arlo ezezagun bat guretako. Mudoh-k, bitartean, agertokiaren atzekaldeko ezkerraldean nahiago izan zuen iluntasunean gelditu. Ez isiltasunean alabaina. Haren musika konposizioa lagun, obra betea agertu zitzaigun, eta une indartsuena laugarren eta azken atalean. “Prayers of the mothers” bideo israeldar-palestinarra bikain borobildu zuen Aitorrek, txapela kentzeko moduan.

Eta Sandra Carrasco eta Olatz Etxabe, honen guztiaren erdigunean. Pantailan eta eszenatokiaren gainean, argazkian ikusten duzuen moduan. Konfiantza lortzea zen lehenengo urratsa eta garrantzitsuena. Bizitza honetan lortu dezakezun gauzarik handienen artean dagoena. Konfiantza zatarkeriarik ez genuela egingo, errespetuz jokatuko genuela, morbo guztietatik at. Eta bigarren urratsa zintzotasuna da. Eta modu horretan jokatu dute Olatzek eta Sandrak, bakoitza haren nortasunarekin, norberaren hizkuntzaz, ibilbideaz eta senaz, euren baliabideekin eta intuizioekin. Eta ostegunean euren presentziarekin. Oso eskertuta nago.

Baita publikoan egon ziren guztiekin, batzuk lagunak, lankideak, pazienteak edo pazienteen senideak. Bestelako herritarrak. Alkatesa eta udal batzordekideak. Bero horregatik guztiagatik oso eskertuta nago.

Pello, Aiora, AH eta SB. Eta Maider obra honen narratzaile moduan ere bai. Familia ederra.

Info+:

“Suminetik/saminetik bakera estreinatu da” (Mondraberri)

“Bakerako jarrera” (Berria)

“Bizikidetzaren bidean, doluan elkar ulertu” (Gara)

“De la furia y del dolor hasta la paz” (Diario Vasco)

Mendiak hilerri

%x %A in Antropologia apunteak, Oroimenean

hernioEdo mendiak bidegurutze, Nagore Etxeberriak gaurko egunkarian ederki idatzi duen moduan. Duela lau urte Gipuzkoako Foru Aldundiak mendi tontorretan dauden gurutzeen ondoan bestelako gurutzeen presentzia arautzen hasi zen. Begi bistakoak dira ondorioak. Hernion adibidez lehenagoko irudia post honen argazkian dagoena zen. Gaur egun dexente aldatu da kontua.

Hildako mendizaleen alde eginiko omenaldiak modu askotara egin daitezke, eta egia da politenetarikoa eta iraunkorrenetarikoa zuhaitz bat landatzea dela, plaka txiki batekin batera. Gaia arras interesgarria, kultura askotan ikusten dena eta gainera antzinatik datorrena, hildakoak mendietan omentzearena. Errautsak botatzearenak ere bere arauak eduki baditu. Azken finean lekua guztiontzat badago, baina hemen ere zibismoa erakustea are politago eta iraunkorrago bihurtzen ditu geure keinuak eta erritoak.

Espero dezagun seme-alabak sasoian egotea geuri tokatuko zaigunean.

PD.-Literatura gomendioa: “Mendi-joak” (Aingeru Epaltza). Aspaldian ez nuen hainbeste disfrutatzen liburu batekin. Urtebetetze oparia gainera, eskerrik asko familia!

 

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

跳至工具栏