You are browsing the archive for 2018 三月.

Gutunak gazte musulman bati

%x %A in Humanizazioa, Literaturan, Suminetik bakera

OmarGhobashOmar Ghobash ez da odol garbiko hiritarra, erdi arabiarra erdi errusiarra. “Betiko hiritarrak” (bilbotarrak, gasteiztarrak, …) ez bezala, amaren aldetik amona bilbotarra, amaren aldetik aitona bilbotarra, aitaren aldetik amona bilbotarra, aitaren aldetik amona bilbotarra, ama bilbotarra, aita bilbotarra eta seme-alaba bilbotarrak.

Abantaila horrekin idatzi dizkio egileak Saif semeari gutunak, liburu batean bildu dituenak. Aita baten maitasunaz, errukiaz, errespetuz, argitasunaz. Islam eta inguruko hainbat osagai aztertzen ditu semearentzat. Biolentziaz eta azken urteotako eraso islamista lazgarrietaz sakon hausnartzen du semeari begira.

Eta beste abantaila batekin hitz egiten dio Saif semeari. Saif aita txikitan erahilda galdu duen baten “abantailarekin”, urte luzeetan egindako doluaren bizipen samingarritik. Jatorri politiko-erlijiosoa duen biolentzia pairatu duen umezurtz heldu baten eskutik idatzita.

Oso liburu gomendagarria (“Letters to a Young Muslim”).

 

 

Monjea eta atxa

%x %A in MikroIpuinak

AtxorrotxHerritik gora atxa, laino artean, eta tontor ganean baselexa. Horren zaindaria, monje anakoreta, mutua, meditatzailea, musikagilea. Izan be, haren abotik berbarik urten ez arren, musika doinuak trukatzen ditu sarritan bertaratzen diran txoriekin edo, beste barik, bere buruagaz. Konposaketak sortzen ditu halaber etxetzat dauan baselexa barruan, gela txikian, gregoriar kantuek inspiratutako doinu elektronikoak.

Herriko jenteak erotzat hartu eban aspaldian, tarteka baserritar batzuk berataz errukitu eta janari apur bat eta kalean erositako material informatikoa igotzen badeutsiez be. Inork ez dau lortu berbaz komunikatzea, keinuka eta idatziz baizik. Herrikoak abisatzen ditu kanpai kolpeen bidez datorrenari buruz. Ekaitza iragartzeko, esate baterako, kolpe zehatz batzuk joko ditu kanpandorre txikitik.

Bakardade gorri hartan, atx haien artean, abadeak bizipoza lortzen dau musika eta meditazinoaren bidez. Denporaren igarotzeak kolpatu arren, heriotzaren aurrean bildurrik ez dau sentitzen. Atxaren moduan, bera be sortu zan noizbait denporan. Atxa eguzkiak, euriek, edurrek, tximistek eta haxeek higatzen dabe. Zuloetan kabiak ipintzen dabez hegaztiek, eta trokak baliatzen dabez axeriek eta basurdeek aterpetzeko. Baina bizirik al dago atxa? Barruan sortzen diran iturburuak ez al da bizitza? Iturburuetatik errekastoetara, eta hortik mendiko aintziretara. Edo ibaietara, herriak zeharkatzen eta azkenik itsasoratzen.

Monjeak misterioa deskodetzen saiatzen bizitza igarotzen dau. Horra erokeria.  Idazle dohainak ez ditu monjeak alabaina, eta misterioa musika klabean interpretatzen dau. Ordenagailu hartan dagoz urteetako gogoeta eta meditazino guztiak. Kodifikatutako entziklopedia oso bat. Monjearen ondare baliotsua, edo eremutar zahar baten eldarnioak. Hainbat kaletar jo dau jakinminak, urruntasunak piztutako mitoak. Agurea hil ostean baloratzen hasiko dira asko, kanpai soinurik handik goitik iritsiko ez jakiezanean. Atxa be mutu geldituko danean.

Hiri zaintzaileak

%x %A in Zarautz Errukitsua

zarautzhondartzaBadoa martxoa sendo aurrera. Eta bagoaz Amaia, Jabi eta hirurok tinko urratsak ematen. Getxo, Gasteiz, Iruñea, Santurtzi… Geurean ere izan daiteke. Sekulako mugimendu aberatsa du herri honek, bizi-bizirik. Eta argazkian han fondoan, sortaldean, Talaimendiren atzealdean, han dagoen herrian mugitzen dena ere ez da makala.

Momentuz ez dugu gehiago kontatuko. Baina sukalde lanak behintzat ondo doaz, bor-bor, astiro, lapiko artean izan behar den moduan. Mikrouhinak eta abar albo batera lagata.  Aurreko post batean idatzi nuen moduan, fer-se totes les il.lusions possibles...

Eta ilunabarrak? Sukaldari langileentzat.

 

Malta hirukoitza

%x %A in Antzerkian, Dolua, Suminetik bakera

AntzokiaEuskarazko antzerkiak loraldi interesgarria bizi duela, zinemak bezala, ez dut uste asko esatea denik. Heriotza gizartean ikusgarri eta entzungarri ertz askotatik egiten saiatzen ari direla, antzerkian ere, hori bada errealitate bat. Hiru adibide erakargarri ekarri nahi dizuet, ea nik neuk harrapatzerik noiz edukiko dudan:

  1. Ze Onda antzerki taldeak “Heriotza bikoitza / Doble malta” estreinatu zuen duela 4 hilabete eskas, baina hiru antzezlanen artean ibilbiderik luzeena daukana da. Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy aktore lanetan, “The Tibetan Book of Living and Dying” liburua oinarri moduan hartuta nolabait. Mandalara talde oriotarraren laguntzarekin, besteak beste.
  2. “Izar” bigarren proposamena da. Marie de Jongh antzeztaldeak egindakoa, Jokin Oregi eta konpainiak alegia. Itsas-izarrek daukaten metamorfosirako gaitasuna ikur moduan erabiltzen dute doluaren aurrean gizakiok dauzkagun aukerak plazaratzeko. Poesia hutsa.
  3. “Bizimiñak” hirugarrena eta azkena da (post honetan), biolentzia eta dolua uztartzen, euskal gatazkak lagatako minak eta zauriak. Pasa den ostiralean Azpeitian aurkeztu dute. Iradokizun hirukoitza oso kontuan hartzekoa da. Azken hau, gainera, gertu-gertu sumatu dugu.

Voilà!

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

跳至工具栏