You are browsing the archive for 2018 十月.

Medikuei irakasten noiz gelditzeko

%x %A in Humanizazioa, Sin categoría

KnowWhenToStop Diane E. Meier geriatra eta zainketa aringarrietako aditua da, AEBetan erreferentea eta ibilbide luzekoa, artikulu eta argitalpen ugariren egilea, New Jersey eta New York aldean lan egiten duena. Egun hauetan, lankide batek konpartitu du nirekin mediku honek idatzitako artikulu bat, orain dela urte batzuk “The Washington Post”-en argitaratua: “Teaching doctors when to stop treatment”

Uda aldian, gai hauxe hartuta testu bat blogeratu nuen, zuhurtzia terapeutikoaz, beste liburu baten aipamena eginez eta ahalegin diagnostikoa eta terapeutikoaren murrizteaz, odol-transfusioetan ardaztuta. Orain, urria amaitzen eta lehenengo elurtea ondoren, momentu ona da gaian sakontzeko. Meierren artikuluan, hauskortasun eta heriotzaren aurrean lankide askoren ezina ederki islatzen du. Eta beste eredu bat planteatzen du: Gutxiago egitea gehiago egitea denean. Entzutea garrantzitsuagoa denean hitz egitea baino. Neurgarriak diren parametroetatik arreta desbideratzen dugunean arlo ukiezinera, emozioetara, bizitzaren amaieran garrantzitsuak diren gauzetara. Zientzia versus humanismoa, hitz batean.

“New doctors should learn about the management of symptoms such as pain, shortness of breath, fatigue and depression, with intensive training on doctor-patient communication: how to relay bad news, how to stand with patients and their families until death and how to help patients and families make the best use of their remaining time together”.

Izan ere, Meier saiatzen da ulertzen zergatik lankide asko tematzen dira probak eskatzen eta tratamenduak ipintzen:

“Why so many of my colleagues persisted in ordering tests, procedures and treatments that seemed to provide no benefit to patients and even risked harming them”.

Onkologo honen arrazoia:

“The oncologist  told me that he didn’t want the patient to think he was abandoning her”.

Pazientearen ikuspuntua:

“And yet the only sense in which she felt abandoned was in her oncologist’s unwillingness to talk with her about what would happen when treatment stopped working”.

Zer dago funtsean?

“Though the patient sounded slightly irritated, I thought about how many such losses he had experienced in his oncology practice and how painful and distressing the prospect of this patient’s death might feel to him”.

Amaitu, zorionez, ondo bukatu zen:

“Toward the end of her life, the patient told me she wanted to thank her oncologist and say goodbye. He had not visited a patient at home before, but he agreed to go. She thanked him for his amazing care and for giving her so many good years after her lung cancer was diagnosed. After that visit, she lived only a few more days”.

Eskerrik asko, Pedro.

Grisen zonaldean barna

%x %A in Suminetik bakera, Zineman

GreyZoneEsparru lanbrotsuetan ibiltzea kitzikagarria da, baita beldurgarria ere. Lausotasunak hori dauka, nahasmenetik argitasunera igaro gaitezkeela, ala iluntasunera. “El largo caminar por la zona gris de los afectos”, Edurne Portelaren hitzetan. Izan ere, “Mudar la piel” izeneko dokumentala dela-eta, egile bietako bati gutuna idatzi dio publikoki “El País” egunkarian. Ana Schulz-ek dokumentalean kontatzen du bere aitaren istorioa, (Juan Gutiérrez) ETA eta Espainiar Estatuaren artean bitartekari lanak egin zituena. Zehazki, analizatzen du Juan Gutiérrez eta Roberto Flórez-en arteko harremana, bitartekaria eta haren espiaren artekoa hain zuzen ere. Adiskidetasunaren harremana, sinetsi ala ez. Apur bat “Asier ETA biok” bikainaren ildotik.

Behelainoan barna, hala ere, asko eskertzen da seinaleak topatzea, mugarriak, markak, argibideren bat. Norabide posibleak indikatzen dituztenak, gero zeuk aukeratzeko nondik jo. Maria Jauregi eta Haritz Aranburu dira beste bi adibide eder grisen zonalde honetan. Maiatzean Radio Euskadirako eman zuten elkarrizketa ezaguna izan da. Eta azken aste hauetan ere, Mariak norabide posible batzuk erakutsi digu. Horietako bat, Olatz Etxabek, Maixabel Lasak (Mariaren ama) eta beste hainbatek esan digute behin eta berriz: “Ezin dira hartu erabaki politikoak biktimen iritziengatik“.

Logika hau, hala ere, ez du Botereak konpartitzen. Honengatik, eta beste arrazoi batzuengatik, lanbro artean jarraitzen dugu. Gogora Institutuak ikas material bat aurkeztu du, historia ikasgairako. “Herenegun” izena dauka, Hezkuntza Sailarekin batera plazaratu du eta, suposatzen da, arreta guztiekin prestatutako lana izango da. Ezta ere, Botereak zuri ala beltz nahi du.

Urriaren 20an izan da ETAren amaieraren hasiera markatu zuen egunaren 7. urteurrena.

PD.- Urriaren 30ean, “S(u/a)minetik bakera” Urnietan. Memoria eta bizikidetzaren jardunaldien barruan (Baketik).

Berriketan Lazkaon

%x %A in Aulki Hutsak, Dolua, Humanizazioa

AH Lazkao2Aste honetan, Goierri aldean, ekin diote ziklo mamitsu bati: Heriotza, dolua, galerak, duintasunari buruzkoa. Gerriko Kultur Elkarteak antolaturik, datorren astean Felix Zubia zarauztarrak jardungo du. Euskara jende gutxi egongo da Felix ezagutzen ez duenik, mediku intentsibista, humanista, bertsolaria, hamaika saltsatan ibilitakoa. Aurtengo OEE 2018an, komunikazioari buruz aritu ginelarik, Felix dabilen Euskadi Irratiaren saioaren nondik norakoak ekarri genituen. Halaber, Felixek heldu izan dio tradizio paliatibistari, non eta zainketa intentsiboen munduan, HUCI mugimenduaren ildotik bete-betean.

Itxaro Ttiklik beasaindarra bestela bi aste barru sartuko da Lazkaoko ziklo honetan. “Gurasoei gutuna” liburuan jaso ditu hainbat testu, dolua lantzen laguntzen dutenak, umeekin gaia jorratzeko tresna ederrak direnak. Itxaro “osatzaile zaurituaren” hamaikagarren adibidea da, jasandako mina besteendako laguntza bihurtu duena. Azkenik, Maddi Zubeldia lapurtarrak “Oroitzen naizeno” antzezlana eskainiko du urriko azken astean Bernadette Iratzokirekin batera. Maddi aurtengo Literaturian ikus-entzun nuen dementzia eta galeren inguruko saio bikainean. Beste ikuspuntu osagarri bat eta behar-beharrezkoa.

Zikloaren hasieran, bitartean, “Aulki Hutsak” konpartitu dugu aste honetan. Udaletxeko batzar aretoa 40 bat pertsonek ia-ia bete zuten, giro goxoan, eta solasaldian gustura baino gusturago ibili ginen. Tartean Iztuetako lagunak, Itxaro Ttiklik bera eta osasungileren bat edo beste. Iban Toledo ordiziarra emanaldira etortzekotan egon zen, baina azkenean ezin. Iban izan zen kameralari, errealizadore eta editorea gure dokumentalean. Orain dela ia 5 urte estreinatu genuen, eta pozgarria da nabaritzea bihotz gehiagotara iristen dela. Asteburu honetan, gainera, Erronkari herrian egon naiz familiarekin, eta Amparo Viñuales bertako erizaina topatu dugu. Berak antolatu zuen AH-en proiekzio bat duela 3 urte sasoi honetan, udaletxeko batzar aretoa ia-ia beterik zegoelarik.

PD.- Argazkian, Joxepa Madariagarekin joan den asteazkenean. Esker mila berari eta Gerrikoko taldekide guztiei!

Info+: “Ezkutuko minari hizketan” (Gipuzkoako Hitza).

Errukia martxan

%x %A in Zarautz Errukitsua

ZHZ Myriam2Datorren zapatuan izango da Zainketa Aringarrien nazioarteko eguna, urriaren 13an. Horren haritik, Gasteizen urriaren 18an hitzaldi bat antolatu dute Fidel Delgadorekin (“Morir no es lo que parece“). Eta Getxon, urriaren 23an, Jesus Sanchez eta Leire Collazosekin (“Heriotz aume eta gazteen ikuspuntutik”).

Gure herrian, bestela, aurreratu egin gara aste honetan. “Etxean ala ospitalean hil” izeneko hitzaldi ederra eskaini zigun Myriam Berruete medikuak, Donostia Ospitalean lan egiten duena Etxeko Ospitalizazioan eta, besteak beste, zerbitzu horixe martxan ipini zuen aitzindari moduan Zumarragan, orain dela 10 urte. Iraileko uda ikastaroan eskainitako oso antzeko aurkezpena egin zuen Myriamek asteartean. Jende mordoa etorri zen Antonianoko aretora, 170 pertsona inguru bertan eta 40 bat streaming-en bidez jarraituz beste toki batzuetatik (!). Publikoaren artean, Gasteizko ekimen errukitsuaren partaide oso aktiboak eta “Arinduz” elkartearen zuzendaritza batzordekideak diren Alberto Melendez (presidentea) eta Miren Urkiza egon ziren. Gaiak, hizlariak berak eta Zarautz On elkartearen antolakuntzak eta eskarmentuak ahalbidetu dute arrakasta.

Orain dela 5 hilabete, Anjel Irastorza, Amaia Arce, Jabi Bereziartua eta laurok abian ipini genuen “Zarautz, Herri Zaintzailea”-ren ekimen errukitsua herri honetan. Udal areto batean egindako aurkezpena eta gero (Julio Gomez-ek ederki lagunduta), Death Cafe edizio bi aurrera atera dugu. Baina asteartekoa izan da herri mailan egin dugun ekitaldirik handiena orain arte, Zarautz On-ekin elkarlanean. Zoragarria. “Radio Euskadi”-tik interesa azaldu digute hitzaldiari buruz irratian jarduteko. Bejondeigula! 

Aurrerantzean, Salbatore Mitxelena Ikastolan pasa den ikasturtean hasitako bidetik, hurrengo hilabeteetan ere beste jarduera batzuk prestatzen gabiltza ZHZtik, Eneritz Garmendia eta Miren Ros ikastolako eragileekin batera. Kasu honetan, beste hiri errukitsu batekin sarea josten. Iruñearekin alegia. Laster zehaztasunak emateko gai izatea espero dugu.

Amaitzeko, Patxi Izagirre psikologoa eta doluan aditua ekarri nahi dugu abendu aldean. Gabonetan etxeko aulki hutsen pisuaz eta garrantziaz patxadaz ohartzeko.

Gupida martxan. Erruki ON.

‘Orduan, min horrek eraginda, boz bat askatzen du isiltasuna urratuz. Urratuz, bai, ezen boz horiek arrakalak dira, eten bat ohiko elekan. Eta boz horiek, ukabil itxi airera bihurtuaren eran harro, xuxurla isilean edo ahora jaio gabe bular barruan itoa izan, gauza bera bilatzen dute: jasoak izatea, entzunak izatea, justizia baten aitorpena, kontsolamena, errukia.’ (“Errukiaren saria”, Iñaki Irazu).

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

跳至工具栏