Heriotza Mexikon

%x %A in Antropologia apunteak, Bizi gara!, Dolua, Suminetik bakera

deathmexicoEgun hauetan Nuria Vega psikologa, tanatologa eta lagun kanariarra Mexiko aldean egon da, Gabonetara begira eta denok ditugun aulki hutsak kontutan hartuta han doluari buruz hizketan. Pixkanaka argazkiak, audioak eta testuak konpartitzen dabil (eskerrik asko Nuria!).

Izan ere, Domu Santu eguna zelan ospatzen duten ikusteko, entzuteko eta sentitzeko modukoa da. Ana María mexikarra hasi da Death Kafeak antolatzen geurean, Portugaleten, eta hango irudiak elkarbanatu ditu egun hauetan ere (eskerrik asko, Ana María). Aurten, eguna Sorian pasatu dut, eta arimen inguruko ikuskizun sotila baina ederra dastatu ahal izan dugun familian (“Festival de las ánimas”). Baina 2001ean Tijuanako hilerrian igaro nuen azaroaren 1a eta, bai, goitik behera merezi izan zuen.

Mexikotik datozkigunak zatiak baino ez dira, norberak interpretatzen dituenak. Herrialde guztietatik jasotzen duguna bezala. Topikoak eta arinkeriak sarritan. Eta sumina tarteka, indarkeria gordina, dolu kolektiboa, samina. Narkoterrorismo kontzeptua ere sortu dute bereziki Kolonbian gertatu zena eta Mexikon urte hauetan gertatzen ari dena definitzeko. Feminizidioak Ciudad Juárez eta DF hirietan, Guerrero, Michoacán, Chihuahua, Jalisco eta Oaxaca estatuetan. Ayotzinapako ikasle desagertuak.

Hemen Jorge Reyes musikari mexikarrak 1986an egindako diskoa arimen omenez, “Comala”.

2 responses to Heriotza Mexikon

  1. ANA said on %x %A

    Egia, Mexikorekin hausnarketak Beto sortzen dira. Euskal tradizioa,hala ere, egin izan dirá heriotzarekin lotutako errituak, eta Aldi berean iluntasuna eta beldurra baliatu izan dirá jolaserako( azken urteetan GAU BELTZA ospatzen Ari da hainbat herrietan).
    Beste gauza bat , aukeratu duzun diskoari dagokionez;iluna eta oso motela da, egileak bi mundo batu nahi zituen, lurrekoa eta haratagokoa( ahotsak). Bakarrik eta ilunpetan entzun ezin den abestia da.( Ezagutu izan banu !!!!).. Hurrengo Gaia gutxienez positiboagoa izango da ezta????

  2. Ea ba hurrengoa, Ana, gustatuko zaizun. Blog honetan heriotzatik oso urruti ez gara ibiltzen, baina.

iñaki peña进行回复 取消回复

电子邮件地址不会被公开。 必填项已用*标注

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

跳至工具栏