Miñan
%x %A in Dolua, Humanizazioa, Literaturan, Zarautz Errukitsua
Ibrahima Balde etorkin ginearraren bizipenak jaso ditu Amets Arzallus-ek liburu honetan. “Miñan” anaia txikia esan nahi du fula hizkuntzaz. Eta minari buruzko kontakizuna da hau. Min fisikoa, pertsonen trafikatzaileek edo poliziek emandako kolpeen mina. Ihesean ibilita, edozein tokitan lo egitearren jasaten duzun mina.
Arimako mina, aitaren heriotzak eragindakoa. Edo anaia txikiarena. Bata hirian, bestea itsasoan. Doluaren mina, eta migrazioarena. “Getxo Zurekin” ekimen errukitsuaren barruan, hain zuzen ere, Ana Uribe psikologo eta tanatologoak honi buruzko tailer bi prestatu ditu hilabete honetan Algortan. Beti ere atzean lagatzen duzunaren mina da.
“Miñan” bidaia kronika desberdina da. Turista edo bidaiari batek egindakoa baino behartutako etorkin batena (etorkin guztiak behartutakoak dira, egia esan). Ginea-Konakry, Mali, Aljeria, Libia… Euskal Herria.
“Orain badakit norbait hiltzen denean izoztuta gelditzen dela. Edo beharbada lehenik izozten da eta gero hiltzen, horrekin zalantza daukat”. Ibrahima Balde.
ANA said on %x %A
Hausnarketarik tregoa ematen ez duen gaia planteatu duzu. Doluaren, itxaropen eta amets askoren istorio balorentsuak beldurra baino handiagoak. Derrigorrez beren etxea eta familia(kaltetuenak) utzi egiten dute , arrazoi askoren motibatuta(indarkeria, pobrezia..) aukera berriak bilatzeko bide zaila saiatzen. Tamalez azken norabidea ez zela imajinatu zuten bezala!!! Horren truke, inklusio, solidaritatea eta gizatasun handiagoak lortu beharko lukete. Denok ere itsasoak eta zubiak zeharkatu beharko ditugu Edo hormak salto (metaforikoki). Itxaron gabe!!. Bizitza bakarra dago, ez !!!!