Grabaketei ekiteko prest

%x %A in Bizi gara!, Mendian Hil Hirian Hil

DSC05578Askatasuna berreskuratuko dugunean, bistan da, mendira itzuliko naiz irrikaz. Bien bitartean, etxe barruko arrastatzeak bere fruituak eman ditu dokumentalerako, hala gidoia sendotzeko eta aberasteko, nola soinu-bandari ekiten hasteko.

Etxetik mugitu barik bidaiatzea, aditua naiz horretan, eta pandemia garai honetan are beharrezkoagoa daukat. Honi esker, Nepal aldean nabil txangoak egiten. Himalaiako ekialdean, Everest, Pumori eta Cho Oyu inguruetan, eta erdialdean, Annapurnan. Baita mendebaldean ere, Karakorumen, Baltistanen, K2 mendiaren parajeetan.

Noski, tamainak ez du axola, eta Tenako ibarrera itzuli naiz, Tramacastilla, Sandiniés, Sallent, Lanuza eta Pirineos Sur jaialdi haietara. Anayetera, Respomusoko aterpetxera, Gran Fachako tontorrera eta Balaituseko magalera. Eta paisaiekin batera, une haietan egon nintzen pertsona horiek guztiak. Pista asko ematen ari naiz.

Aste honetan, ekoiztetxearen eta partaideen eskuetan gelditu da gidoiaren zirriborroa. Grabaketei ekin baino lehen, pozgarria eta lasaigarria da egituratua edukitzea elkarrizketen nondik-norakoak. Pozik nago, halaber, protagonisten artean topatutako loturengatik, datu eta data batzuk bat egiten dutelako. Jakinda, gainera, grabaketek beti ekartzen dituztela ustekabe onak, are gehiago aberasten dutena proiektua. Mamia, alde batetik, eta bestetik azala: soinuak eta irudiak. Hor sartuko da ikus-entzunezkoen teknikarien magia, horren zain nago.

Hiru ataletan joango da banatuta hirugarren dokumental hau: “Mendian hil”, “Etxean ala ospitalean hil” eta “Mendian bizi. Hirian bizi”. Laugarren atala, berriz, epilogo mamitsua izango da, dedikatoria berezi batekin. Momentuz horrela.

Ortzemugan, Mendi Film 2020ko egunak zehaztuta ditugu, abenduaren 4tik 13ra. Bertigoa ematen dit, ezin uka, baina estimulua ezinhobea da aldi berean.

 

 

2 responses to Grabaketei ekiteko prest

  1. ANA said on %x %A

    Argazki politxa, goikoa. Bai asko faltan botatzen da mendira joan ezin izatea, klima aldaketak eta mehatxatuago. Baina, ETXEAN GERATU eta gero ez dakit lekurik egongo den askatasun horretaz gozatu eta arnasa hartzeko, horretarako espero dut hemen jende gehiago geratzea asfalto gosez. Pozten naiz ez duzulako toalla bota, eta une honetan ere beste bide batzuk probatzea, ilusioarena, sormenarena eta azken batean kulturarena. Asmo ona izango da aurten amets bat betetzen bukatzea. Dokumentalaren edukitik zerbait agertzen duzu, project tráiler , txiki bat. Imajinatzen dut, atzean hainbat istorio ezkutatutako direla, barrutik astinduko gaituztenak eta irudi bakarrez gozaraziko gaituztela. Chapeau!!

  2. ANA said on %x %A

    Egia esan, oso emankorra izan zara pistak ematen.

ANA进行回复 取消回复

电子邮件地址不会被公开。 必填项已用*标注

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

跳至工具栏