Zoriona gramoka

%x %A in Bizi gara!

 

 

IMG-20200507-WA0014Aurrekoan bizipozaren aldeko aldarrikapena egin nuen, jakinda bizitza “mendi errusiar” bat dela, “roller coaster” bat,  alegia. Horrelakoak komentatzen ditugu sarritan bizitzaren amaieran daudenekin, eta alboan dituztenekin. Horrela da pandemia garai honetan ere, Jorge Nagorek ederki idatzi zuen moduan lehengo egunean: “Montaña rusa”.

Jorgek esaten zuen bezala, ziurgabetasunak estutzen gaitu, udarako planifikatuta geneuzkan oporrei akaso “beste bat arte” esatea. Aste Nagusiari “aurten (oso) desberdina izango da”. Udazkena zelan etorriko da? Datorren neguan bueltan eduki dezakegu zomorro kabroi hau?

Nerea Loiolak atzoko egunkarian idatzitako artikuluan horrela aitortzen zuen: “Uztailean, Frantzia iparraldea ezagutzekoak ginen, eta orain, konformatuko nintzateke udaran Zarauzko hondartzan mugarik gabe bainatzeko askatasunarekin”. Eta zorionekoak geu, Nerea, Zarautzen (Euskal Herrian, Lehen Munduan…) bizi garelako.

Izan ere, zoriona kiloka baino, gramoka dastatzea nahikoa eta soberako ariketa bihurtu da. Tira, pandemia barik ere horretan genbiltzan batzuk aspalditik. Hegazkinez baino autokarabanaz. 8.000koak han urrun, eta hemengo 1.000koetan poz-pozik disfrutatuz tontor-tontor. Norbaitek esan zuen legez, zeure herrian edo hirian turistaren begietatik ibiltzea, etxe ondoan daukagunaz konturatzea, urrutiko intxaurrak behar izan barik.

Etxealdiari txinpartak aterata, minimalismoaren aldeko dokumental liluragarria dastatu ahal izan dut. Behean trailerra duzue. Kontu txikiak disfrutatzearen aldarrikapena. Gutxiagorekin gehiago bizitzea planteatzen duena. Gauza garrantzitsuei buruzko dokumental gomendagarria, azken finean. 

Izan ere, zenbat gauza behar dugu zoriontsu izateko?

“Zoriona gramoka saltzeari ekin zioten trono aingeru eta kerubinek”

Bernardo Atxaga / Ruper Ordorika.

 

 

2 responses to Zoriona gramoka

  1. ANA said on %x %A

    Ez dakit, nola moldatuko garen hemendik aurrera ziur aski hiperkontsumoaren gizarteari buruzko hausnarketa eginez, erosi eta bota; argi dago kontsumismoak ekonomia mugitzen duela,baina ez duela zure bizitza garatzen. Funtsezkoa da tokiko ekonomia lehenestea eta gauza txikiekin konformatzea. Goizero pentsatu beharko genuke nola lagun dezakeen bakoitzak bere eremu txikian (familia, herria, lana) ingurune hori sinpleagoa eta azken batean zoriontsuagoa izan dadin. Baina beharbada, horren guztiaren ondoren ohitura berberekin jarraituko dugu, kantitatea, kalitatea baino gehiago lehenetsiz. Iñaki, gai honi buruzko elkarrizketa interesgarri bat dago FARODEVIGO.es-en OLIVER LAXE ” O que Arde” filmeko zuzendariari. “Bizitza, berez, oso erraza da, eta zoriontsu izatea norberaren burutzea da”.

  2. Gaur irakurri dut zein den danierazko hitza gauza txikiekin jasotzen dugun zoriona esateko: “Hygge”.

    Gauza txikiak baloratzen ikasten omen duzu Danimarkan. Ez da leku txarra horretarako, ziur nago.

Leave a reply

电子邮件地址不会被公开。 必填项已用*标注

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

跳至工具栏