Etxeko sua

%x %A in Mendian Hil Hirian Hil

subaxuaGauza gutxi ezagutzen ditut nik su baxu bat baino hipnotikoagorik eta atseginagorik. Gainera telebista, telefonoa edo internet baino osasungarriagoa da, bururako behintzat.

Ez naiz gogoratzen ea tximiniarik zegoen “Betelu” jatetxean, Madrilgo bihotzean. Leku abegikorra zen, jantoki txikiarekin eta, atenditzen, oso pertsona atseginekin. Geure Diasporako urte haietan EHko zati bat, arnasgune emozional bat. Hori baino gehiago, hortik gertu bizi zen Lesakan jaiotako osaba bat, aitaren lehengusua. Eta jatetxe hartan bertan ospatu genuen gurasoen ezkontzaren 25. urteurrena.

Ama 1941ean, aita 1942an eta Felipe 1944an jaio ziren. Betelu hartatik hemengo eta gaurko Betelura. Gaintzara. Balerdi azpira, Mallopera. Felipe Uriarte izan da atzo  lehenengo elkarrizketatua dokumentalerako. Nekez topatu dugu paisaje ederragorik hurrengo asteetan, edo etxe ederragorik, su baxua eta guzti. Gaintza, Intza, Azkarate… Gainera zonaldearekin lotura biografiak ditu ostiralean elkarrizketatuko dugun beste aspaldiko lankide batek.

Eta non dago Feliperen etxea? Gaintzan, Oñatin, Pasaia Donibanen? “Etxea ez da jaio zinen lekua. Etxea da ihes egiteko zure saiakerak amaitzen diren lekua”, idatzi zuen Naguib Mahfuz-ek. Oso identifikatuta sentitzen naiz esaldiarekin. Susmatzen dut Felipe apur bat ere bai.

Beste modu bietan esanda:

“Etxeko sutondoa, norberaren ariman beti pizten da”

“Gure etxean sua batu eta aingeruak sartu”

2 responses to Etxeko sua

  1. ANA said on %x %A

    Beti esaten da, surik gabeko etxea, arimarik gabeko gorputza bezalakoa da. Neguaren nostalgia sentitzen dut, egurraren usaina sutan, suaren berotasunean, istorioak kontatu eta kantatzea, bazkari on baten eta lagun onen inguruan; eta leku oso abegikorra (hyggeligt) izan dadin lortzea. Ziurrenik, eskalatzaile eta abenturazaleek (arima urduriak) ere, nostalgia sentituko dute oraindik inork eskalatu ez zituen ehunka mendi zeuden eta esploratzeko asko zegoen urte haietan. Baina zergatik erronka horiek planteatzera iristen dira? Erantzun bat aurkitu duela ( Mauricio Zanolla) uste dut: ” Ez buen eskalatzen alpinismoaren Historian sartzeko, baina bai mundu ezezagunak esploratzeko , nire barruan eta kanpoan, jakin behar nuen zer gai nintzen, haizea bezain askea nintzen, eta agian ez dut inoiz orainaldia, hain modu bizian bizi izan, are gehiago, gero eta biziago sentitzen naiz.

  2. Gero eta biziago sentitzea…

Leave a reply

电子邮件地址不会被公开。 必填项已用*标注

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

跳至工具栏