Zuhaitzak besarkatzen zituen gizona

%x %A in Onkologikoak

zuhaitzakbesarkatzenZehazki Udalaitzeko tontorrerantz dagoen azken zuhaitza besarkatzen zuen gizona ezagutu dut, hilabete arraro hauetan. Baserri inguruetan oraindik desberdin bizi eta hil egiten da jendea. Horren lekuko bagara, eta gauza ederra da.

Mundu zahar idealizatuetatik kanpo, errealitatea da herriak husten ari direla, baserri asko abandonatuta gelditzen eta erortzen, eta eredu mistoak nagusitzen ari direla, erdi kaletarrak erdi baserritarrak. Zehazki, post honen protagonista ingurune misto horietako batean bizi zen, industriaguneetatik gertu, errepide eta errotonda baten ondo-ondoan, ortua duen baserri batean.

JT ezagutu nuenean, oraindik gai zen Udalaitzera igotzeko eta kotxea gidatzeko. Gainbehera nahikoa azkarra izan da, sufrimendurik eta botikarik apenas, zainketak etxean bermatuta. Azken bisita baserrian izan zen, urteak betetzen zituen egunean. Hitz gutxi, begirada adierazkorrak, egia esan sendotasun horietara ez gaude ohituta. Nik beti esaten dut beste belaunaldi horiek (eta aurrekoak) egur bereziz egindakoak direla (zirela). Gaztainondozkoak, gaur egungo aglomeratuen ordez.

JT ixilik hil zen, zuhaitzek kontatutakoa berarentzat gordeta, edo akaso etxekoei zerbait esanda. Geure lan honetan tarteka biografia liluragarrien lekukoak gara, zirrikitutik antzematen ditugun pasarteak gogoratzekoak dira. Eta beti eskertzekoa lurralde sakratu haetan sartu ahal izatea, alboan egoteko bada ere.

 

PD.- Jon Maiaren dokumentala ikus-entzun duzue?

1 response to Zuhaitzak besarkatzen zituen gizona

  1. ANA said on %x %A

    Nik beti esaten dut beste belaunaldi horiek (eta aurrekoak)…..Iñaki, horretan arrazoi duzu, baina , zein izango da sekretua hainbeste indar eta kemenaren jabe izateko? Eta etorkizunekoak? “Gutik Zura” n ere egiten diren galderak.
    Beharbada, ingurune landatarrago batean bizi izana eta lurrarekin naturarekin edo zuhaitzekin lotuago egotea lagungarri izan daiteke. Oso garrantzitsua da, zuhaitzaren balioan sinestea, Historia eta oroimena ditu, eta indarra, hazkunde, tradizioa, betikotasuna….
    Jakina, Naturaren arima gehiago zaindu eta besarkatu behar dela!! eta kontziente izatea, OXIGENO barik ez dagoela BIZITZA!!!!

Leave a reply

电子邮件地址不会被公开。 必填项已用*标注

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

跳至工具栏