Zaldi emozionalak

%x %A in Bizi gara!, Musikan

zaldiemozionalak“Garai nazkagarri hauek”, ezin da hobeto deskribatu, kontzertuaren hasieratik kontzeptuak bikain markatu zituen atzo Pettik Gernikako Astran. Haserretik bizi dugu zaldiko-maldiko zorabiagarri honetan montatuta egotea halabeharrez. Eta errudunak bilatzen ditugu: agintariak, saguzarrak, bizilagunak, bizimodu garaikidea, gu geu gara. Teoria xelebreak ere entzuten dira megafoniatik.  

Zaldia, behorra edo moxala behintzat aukeratu ditzakegu. “Nik beltza!”, “nik marroia!”, “nik beste hori, zuria orban beltzekin”. Alazán, bayo, ruano. Beldurrak blokeaturik, batzuk ez dira ukuilutik ere ateratzen, zoru guztia jaso gabeko gorozkiz estalita, bakardadean, zaindu barik.

Beste batzuk libreak dira, baina tristurak jota daude, bizipoza berreskuratu ezinean. Zalantzati topatzen ditugu beste asko, segurtasun neurri guzti-guztiak beteta, baina bat ere segurtasunik gabe etorkizun laburrean. Pottokak mendian trostan ikus ditzakegu tarteka, aire zabalean, aske, orain eta hemen bizitzeko hautua eginda.

Zuria orban beltzekin beti ere. Irrintzika bai, baina marruka ere bai. Gora eta behera. Musika etengabean aldatzen. Hipodromo isila kalea bera bada, hondartza, egoitza, gaztetxea.

 

3 responses to Zaldi emozionalak

  1. 27zapata said on %x %A

    Ederra kantua. Ederra posta! Aurrera!

  2. ANA said on %x %A

    Bikain islatuta!!
    Zenbat emozio eta egoerak gainezka ( zaldi aztoratuak) diren ezohizko garai hauetan!!
    Baina, hau da daukaguna! Moldatu behar edo sufritu.
    Beti bezala, POSTean, musika onena, Chapeau!

    P.D: Manipulazioaren aurrean, pentsamendu kritikoa erabiltzea

    • “Zaldi aztoratuak”, zein ona Ana. Horiek agintzen (manipulatzen) dute. Zarataren aurrean, isiltasuna. Edo, hobeto, musika ona. Muxuak.

ANA进行回复 取消回复

电子邮件地址不会被公开。 必填项已用*标注

1 trackback

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

跳至工具栏