Etena

%A, 15UTCWed, 15 Jul 2020 12:24:54 +0000 %e. %B %Y in Bizi gara!, Mendian Hil Hirian Hil

50112966212_3ac97d7d0c_cHaurdunaldia aurrera doa, hor etenik ez dago, zorionez. Azken ekografian gorputzaren formak gero eta zehaztuago agertzen dira. Neskatila da MHHH, aurreko biak bezala (AH eta SB), hori ere zehatz badakigu. Eta ez da gehiegi falta, hirugarren hiruhilekoan sartu gara… Badakizue zer sentitzen den holakoetan, zuetariko batzuk bai behintzat.

Baina etena behar da. Urte gogorra izan da, arraroa, kezkagarria, ziurgabea. Behelainoan ibiltzea, gerizpean, itzal artean, zeuk aukeratuta, ederra da. Baina bertan eta horrela bizitzea ez hainbeste, inposatua denean, are gehiago arerioa ikusezina denean.

Atsedena hartu, ikuspuntua aldatu, paisaia berriak deskubritu, Illas de Sal, adibidez. Lagun zaharrarekin bertopatu, zer eta alaba jaioberria ezagutzeko, Africa. Penintsulako ipar-mendebaldeak ez du hutsik egiten sekula. Izan ere, MHHH han bertan sortu zen, kontzepzioa lurralde lainotsu zoragarri hartan gertatu zen duela 9 hilabete.

Boa viaxe ti tamén!

 

 

 

1 response to Etena

  1. Merezitako atseden horretarako lur bereziak (ziur ez direla hain lainotsuak)……..eta ilusio eta indar handia datozen hilabeteetarako!!..

Leave a reply

Deine E-Mail-Adresse wird nicht veröffentlicht. Erforderliche Felder sind markiert *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Springe zur Werkzeugleiste