You are browsing the archive for 2014 August.

Robocop Zen

%A %B %e%q, %Y in Beste terapia batzuk

robotzenKontzeptu liluragarri hau lehenengo aldiz entzun nuen Hernán Cancio psikologo euskal-argentinarraren ahotik ikastaro batean. Umorez egindako irudikapena da, baina azken finean robotak EZ garela gogorarazten diguna. Gizakiak garela, inperfektuak ondorioz, tarteka ahulak, haserrekorrak edo zalantzatiak.

Zen filosofia, erlijioak eta helduleku guztiak ondo etorriak dira, hala gaixoentzat nola profesionalontzat. Jarrera positiboak, aurpegi irribarretsuak eta bizitzeko gogoa, horrek guztiak bizitzaren kalitatea eta kantitatea hobetu eta luzatzen du sarritan. Barreterapia ahalmen handiko arma dugu.

Halaber, “pertsona toxikoengandik” edo elementu negatiboetatik (edo ustez negatiboetatik) aldentzea probetxugarria da. Esate baterako, irakurtzen dudan egunkaria geure lurraldeko alaiena da, eskela gutxien dakarrena delako.

Ironia bai, aldarte ona ere bai, baina lantzean behin baxu egoteko eskubidearekin mesedez. Namaste!

Begiradak

%A %B %e%q, %Y in Sarean

beforeidieAndrew George argazkilariak eta Marwa Kilani medikuak aurrera atera dute “Right before I die” proiektu ausarta, Los Angelesetik. Argazki eta testuen bidez heriotzaren atarian dauden pertsona batzuen begiradak eta hausnarketak bildu dituzte. 20 gizon eta emakume, aurrez aurre heriotzara begiratzen. Eta, beste behin ere, gertuko bizipen batek eragindako hunkiduratik abiatuta.

Hil baino lehen bizi, eta hil baino lehenxeago ere bai.

(Eskerrik asko, Leticia Ruiz).

Amaiera edo hasiera?

%A %B %e%q, %Y in Literaturan

lafineilmioinizioAita eta semea elkarren ondoan. Bizitzaren bidaia handiaren aurrean. Tiziano Terzani kazetari eta idazlearen bizitza, pasioz betetakoa, heriotzaren zain lasaitasunean.

Hauxe izan zen neure aitak irakurritako azken liburuetarikoa. Nik alderantzizko bidea egin nuen, lehenik eta behin pelikula ikusi eta gero, gurasoen etxean egun batean, apalen artean, liburua topatu.

Orain zirkulua itxi dut, beste bat.

Hasierarako itzulera

%A %B %e%q, %Y in Dolua, Zineman

returntozeroHeriotza eta dolua ikusezin eta entzunezin bihurtu nahi baldin baditu gizarteak, zer esan dezakegu dolu perinatalaz? Zinemaren arloan gai hau jorratzen duen lan bakarrenetarikoa dugu “Return to zero” pelikula estatubatuarra, berriki estreinatutakoa. Maitasunezko, doluzko eta itxaropenezko benetako istorioa. Izan ere, 3-1=0.

“Guretxikixak.org” blog aringarriaren gomendioa. Esker mila!

Trailer.

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar