You are browsing the archive for 2014 December.

Hauskorrak

%A %B %e%q, %Y in Literaturan

lahoradelaverdadKiron zentauroaren istoriotik, antzinako Greziar mitologian,“The wounded healer” (“zauritutako osatzailea”) kontzeptura, Henri Nouwen apaiz eta idazle nederlandarraren liburuan.

Pasa den hilabetean urte bat bete zen Albert Jovell mediku humanista, idazle eta soziologo kataluniarra hil zenetik. Erreferentzia handienetakoa dena zauritutako osatzaileei dagokienez, pazienteekin lotura enpatiko erabatekoa egin zuena bere gaixotasunaren irakaspenen bidez.

Eta hilabete hauetan argitaratu du bigarren liburua beste maisu batek, Julio Gómez sendagile eta humanista bilbotarrak, beste hainbat gauzaren artean laguna eta auzokidea dudana. “La hora de la verdad”  dator “Cuidar siempre es posible” ezinbesteko liburuaren ostean, langa oso altu utzi zuena.

Juliok dioen moduan, denok gara zauritutako osatzaileak modu batean edo bestean, baina gaixotasun larriak hurbiletik bizi dituzunean hauskortasuna askoz ere presenteagoa daukazu. Eta gertuko senide horrekin ezin duzunean zeure eguneroko gaixoekin bezala jokatu, semea eta medikua izatea  bereizten (arrakastarik gabe) saiatzen zarenean, “errementariaren etxean zotza burduntzi” denean, zeure hauskortasunez bete-betean konturatzen zara.

Buzzin’ in my head: “How fragile we are” (Sting).

 

Desagertutakoak

%A %B %e%q, %Y in Dolua, S(u/a)minetik bakera

hodeiegiluzIruñean doluei buruzko jardunaldi batean parte hartzeko zortea eduki nuen, Senda fundazioak gonbidatuta, eta bertan kartela “konpartitu” nuen Pako Etxeberria handiarekin. Desagerpenak: ezinegona heriotzaren aurrean, eta auzitegiko medikuaren eginkizuna” izan zen bere hitzaldiaren izenburua. Desagerpenaren aurrean ezinegona, bortizkeria eta heriotzaren susmoak, angustia horrek jota lorik ezin egin, ezin bizi. Bakea ezin lortu egia jakin arte, errealitate ankerra gehienetan, gorpua edo gorpuzkinak topatu arte ezin dolua osatu.

Etxeberria bera tartean dagoelarik, eta Aranzadi Elkartea, Mendebaldeko Saharan desagertutako gorpuen bila egindako lana islatzen duen “Oroimenaren lekukoak” dokumentala egin du Eztizen Miranda EHUko irakasleak, “Egiaren Hazia”-ren jarraipena dena eta indarkeriak eragindako dolua tratatzen duena eta besteak beste Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian parte hartutakoa.

Ipar-sartaldeko Afrikatik Ipar Amerikara, Ayotzinapan (Mexiko) bete-betean daude saminean, suminean, borrokan. Buenos Airesen  Maiatzaren Plazako Amak, Gasteizen Borja Lázaro eta Galdakaon Hodei Egiluzen sendiak… Indarrez, duintasunez, maitasunez, etsipenez egindako borrokak.

Buzzin’ in my head: “Comala” (Jorge Reyes), Mexikora itzulirik.

Dendariarena

%A %B %e%q, %Y in MikroIpuinak

oldshopJendetsua eta euritsua joan zen goiza Zazpi Kaleetako arropa eta osagarrien denda zaharrean. Hainbeste erosleri arreta eman ostean, eten horrek gogora ekarri zion bertan bezero berezi hura, aspaldian topatu gabekoa. Bera baino nagusiagoa zen andrea, hiriburutik kanpo bizi zen, kostaldean, alarguna zen eta hirira seme-alabak bisitatzera etortzen zen. Foulard, jertse edo beste osagarriren bat erosten zuen puntual, bere burua apaintzea gustoko zuen andreak.

Bihozkada batek bultzaturik, mostradore azpian zuen egunkarira jo eta hil-mezuen atala arakatu zuen dendariak. Izena ez zekien, baina argazkiko aurpegia berehala ezagutu zuen. Lankideak erreleboa eman eta gero bazkaltzera joan zen etxera, burumakur, kalean malkoek euriarekin bat eginda.

Gaua ondoezak jota eman zuen, begiak ondo ezin bildu, makal jaiki eta goibel abiatu zen arropa eta osagarrien denda zaharrera. Harritu zion karriketan ez jenderik ez euririk topo egitea. Pertsiana altxatu eta harrigarria egin zitzaion argirik ezin piztea. Pareko liburu-dendan sartu eta egunkaria erosi zuen goizero bezala eta, dendako iluntasunean, ez zen estonatu eskelen artean bere burua argazkian eta azpian bere izen-abizenak ikustean.

Odola eta esperma

%A %B %e%q, %Y in Literaturan

arantzakbarrurantzZer egingo zenuke lagun batek egun oso bat (baita gaua ere) berarekin igarotzeko eskatuko bazizun? Zer, lagun horrentzat zeu bere gaztetako amodio platonikoa izango bazina? Eta lagun horren bizitza atzera kontuan (azken hilabeteetan edo asteetan) egongo balitz?

Planteamendu kilikagarria da Xabier Mendiguren Elizegi idazle ezagun eta emankorrak ekarritakoa, “Arantzak barrurantz” (Elkar, 2014) liburuan bildua, “Odola eta esperma” narrazioan, zehazki. Baina are kilikagarriagoa, eta hezea, ipuinaren amaiera bikaina:

“Ura zen odola, ura giza hazia. Ur ginen Rafa, eta ni, eta hoteleko maizter nahiz langileak oro. Ura izan zen denboraren hasieran, ura izango zen gu denok suntsitu eta gero ere, eta ur hartan urtu nahi nuen nik, behingoz eta betiko”.

 

Buzzin’ in my head: “Martin Larralde”.

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar