You are browsing the archive for 2015 June.

Gidatutako Irudia eta Musika

%A %B %e%q, %Y in Beste terapia batzuk, Osatzaile zauritua

GIMGuided Image and Music (GIM) Helen Bonny-k AEBetan eta 1970eko hamarkadaren amaieratik abiatutako teknika da, nork bere burua hobeto ezagutzeko bidaia moduan aurkeztuta, barneko mundua osatzekoa eta inkonszientean gelditutako oroitzapenak bideratzekoak. Terapia hau erabiltzen da helduongan mina, antsietatea, tentsioa eta estresak eragindako sintomekin. Honen bidez, sentimenduak azaldu eta baloratu egiten dira, portaera moduak aldatu, liskarren artean erabakiak hartu, nork bere buruarekin konfiantza gehiago eduki eta ongizate orokorraren egoera indartu.

GIM terapia ordu eta erdiko sesioetan egiten da: hasieran elkarrizketa batekin, kezka iturri den gaia identifikatzeko, saio bakoitzean gai batean zentratuz. Ondoren, gidatutako erlaxazioaren bidez pertsona prest egongo da musikaren estimuluak jasotzeko, terapeutarekin konpartituz eragindako sentsazioak. Musika amaituta bizitako esperientzia komentatzen da eta islatzen da irudien bitartez. Hau guztia interpretatuz, klabeak ematen dira bizitzan aldaketak eginahal izateko.

Info+: “Association for Music and Imagery”.

Entzuteko: Spiegel im spiegel” (“Ispilua ispiluaren barruan”).

Komedia beltza

%A %B %e%q, %Y in Literaturan, Sarean

DeadEndAndré Breton artista surrealistak “Anthologie de l’humour noir”  idatzi zuen 1940an, 45 idazleren testuak jasoz, baina liburuaren banaketa berehala debekatu zuen Philippe Pétainen gobernuak, naziek okupatutako Frantzian. 1966an berriro argitaratu zuen Bretonek, “izen gehiago ipintzeko tentazioari eutsiz”.

Umore beltza debekatu, eskandaluzkotzat jo. Gai delikatuekin jolastu. Sentimenduak zauritu. Adibideak eta adibideak daude, eta orain dela gutxi Espainiako hiriburuan honekin lotutako zerbait gertatu da, badakizuenez, eta umore edo satiraren mugei buruzko eztabaida interesgarria piztu du. Frantziako hiriburuan ere badakite honi buruz. Baita Danimarkakoan ere.

Hausnartu bitartean umorea ez dugu galduko: Top Ten Dark Comedy Movies.

Arbejdsglaede

%A %B %e%q, %Y in Bizi gara!, Osatzaile zauritua

arbejdsglaedeDanimarkarrak daude munduko herritarrik zoriontsuenen artean. Honek ezeztatzen du zoriontasunean eguzki ordu kopuruak faktore nagusia direla. Dirua? Asko laguntzen du honek ere, eta dirua bai, badaukate danimarkarrek.

Baina aberastasun ekonomikoaz gain, badaude beste osagai batzuk, eta horien artean oso garrantzitsua lanean poztasunez egotea. Badakigu egunean ordu asko eta asko igarotzen dugula lanpostuan, eta susmatzen dugu zenbat eragiten duen pozik egoteak (ala ez).

Bada danieraz, suedieraz eta norvegieraz badago berba propio bat, hitzez hitzeko itzulpenik ez daukana (“saudade”-k bezala), “lan poztasuna” adierazteko. Hau da, lanean pozik egonez gero arrakasta, emankortasuna, ahalmen sortzailea, motibapena eta erresilientzia gora datozkigu, ezinbestean. Alexander Kjerulf adituak hau guztia ondo azaltzen du bideo honetan (8 minutukoa). Pozik bizi!

PD.- Zein kausalitatea kontzeptua Eskandinaviatik etortzea, ezta?

Oroimina

%A %B %e%q, %Y in Dolua, Oroimenean, Osatzaile zauritua

saudadeInork ez daki zehatz-mehatz zer den, baina uste dut hauxe dela zehazki sentitzen dudana, azken aldi luzeotan. Dolumina, jendemina edota herrimina, norbaitekin edo norabait ezin garenean itzuli… zelan itzuliko genuen? Hori baino are urdinagoa, dunduagoa eta bluagoa den sentimendu goibela.

Larregizko oroimena, oroimina. Haurtzaroko aberri urruna. Galdutako heldulekuak. Segurtasun eza. Umezurtza izan umea izan barik.

Herri migratzaileek hain ondo deskribatutako sentimendua, galiziar-portugesak, galestarrak, errumaniarrak…

hiraeth (welsh language):  a homesickness for a home to which you cannot return, a home which maybe never was; the nostalgia, the yearning, the grief for the lost places and the people of your past.

Buzzin’ in my head: “Sodade” (Césaria Évora&Elefhteria Arvanitaki).

Zer deuko honek Botxok ez deukonik?

%A %B %e%q, %Y in MikroIpuinak, Osatzaile zauritua

zarautz

M: Tira, itsas ondoan dagoela.

I: Noski, eta hondartz oso polita, baina horretaz gain zer?

M: Euskara Jendea.

I: Hara bestea! Jakina!! Han normala da kalean entzutea bazterrik bazter. Baina itsas ondoan egoteaz, eta hondartz politaz eta Euskara Jendeaz gain, zer deuko Zarautzek Bilbok ez deukonik?

M: Bizitza kalitatea.

I: Bizitza kalitatea, bizitza kalitatea? Hori bai pijokeria!

M: Aizu, honek Monty Pythonen gidoi bat ematen du! Originaltasun pixka bat ipintzen badezu, ederki!!

I: Bueno, egia esan Zarautzek ez deuko gauza bat Bilbok badeukona. Baina lotsa emoten deusta…

M: Zer baina?

I: Zezen plazarik ez deuko.

M: …

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar