Abendu bereziki gupidatsua

%A %B %e%q, %Y in Dolua, Zarautz Errukitsua

SanzEneaElurrarekinAzaroan eta abenduan hildakoak modu berezian gogoratzen ditugu. Hilerrira hurbiltzeko tradizioa hein handi batean mantentzen dugu azaroaren hasieran eta beste errito laiko batzuk gehitzen ari dira azken urte hauetan. Gabonak, bestela, herrialde tradizionalki kristauetan ospatzen ditugun jaiak dira. Familian biltzeko garaia da, urruti bizi diren senideak edo lagunak berriro topatzekoa. Eta hain zuzen ere horregatik, denok modu batean edo bestean etxean ditugun aulki hutsak presenteago edukitzen ditugu.

Aurten, martxan ipini dugu “Zarautz, Herri Zaintzailea” izeneko ekimena lau herrikidek, hiri errukitsuen mugimendu globalaren barruan (“compassionate communities”, “ciudades compasivas”…). Helburu nagusien artean, herrian heriotzaz eta doluaz hitz egiteko esparrua sortzea da, urtean zehar “Death Cafe” nazioarteko dinamika eskainiz talde txikietan, zainketa aringarrien kultura zabaltzea hitzaldien eta zineforumen bidez herri mailan eta beste udalerri errukitsuekin elkarlanean aritzea.

Gauzak horrela, abenduaren 12an Salbatore Mitxelena ikastolarekin elkarlanean, egun osoko jardunaldia prestatu dugu zahartzea, hauskortasuna, gaixotasun sendaezinak, heriotza eta dolua gaiak hartuta. Goizean saio bikoitza planteatuta dago DBH 4ko ikasleei begira, eta arratsaldean beste bat gurasoei zuzenduta.

Horretarako, gurekin edukiko dugu Hirune Pellejero psikologoa, Iruñeko San Juan de Dios ospitalean lan egiten duena eta “Proyecto Sé+” egitasmo interesgarriaren partaidea. Izan ere, 2015ean abian ipini zuten proiektua HSJD ospitaleak (Claudio Calvo, Marcos Lama eta taldekideek) eta Nafarroako Gobernuak, foru erkidegoaren hainbat ikastetxetan. Egitasmoaren ibilbidearen nondik norakoak konpartitu ez ezik, saio interaktiboak proposatu dizkigu Hirunek. Halaber, hezkuntza arloko proiektu handi hau “Pamplona contigo / Iruña zurekin” ekimen handiagoaren barruan dago, hiri errukitsu moduan. Zentzu horretan, bi komunitate errukitsuen arteko topaketa ederra izango da.

Bestela, abenduaren 14an 19:00etan Patxi Izagirre psikologoak Antoniano aretoan emango du “Gabonak dira eta etxean aulki huts bat dugu” izenburuko hitzaldia. Bartzelonan Alba Payàs-ek orain dela urte batzuk abiatutako topaketa eskema bera ekarri nahi izan dugu Zarautzera lehenengo aldiz. Donostian, adibidez, Izaskun Andonegi adituak azken urte hauetan ekitaldi mota hau antolatzen du “Bidegin” elkartekideekin batera.

 Patxi Izagirre doluan espezializatuta dago eta herrian ezaguna da arlo honetan egindako lanagatik. Besteak beste, doluaren inguruko formakuntza egin zuen Alba Payàs berarekin eta zainketa aringarrietan Vic-eko ospitalean. Besteak beste, EHU/UPVn doluari buruzko uda ikastaroetan zuzendaria izan da hainbat urtez, besteak beste, eta hezkuntza arloan ugariak izan dira bere hitzaldiak, tailerrak eta interbentzioak ikastetxeetan (Salbatore Mitxelena ikastolan besteak beste) eta abar. Halaber, sarritan kolaboratzailea izan da bertako hedabideetan (Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Gara, Euskadi Irratian…).

Azkenik, abenduaren 19an urteko azken Death Cafea zerbitzatuko dugu betiko lekuan eta betiko orduan. 

 

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar